sábado, 6 de diciembre de 2014

JOSEBA UGALDE, AKTORE LANETAN


Joseba Ugalde, Arrigorriaga institutuko ikaslea, 1997an Bilbon jaio zen eta Zeberion bizi da gaur egun. “A escondidas” izeneko filmean, zinemetan ematen ari diren filmean, aktore lanetan ibili zaigu.
"A escondidas” filmak  88 minutu irauten du. Mutil gazteen arteko amodioa eta drama uztartzen dituen pelikula da, hamabi urtetik beherakoei ez zaiena gomendatzen gaiaren gordina dela  eta.
Orain dela zazpi urte hasi zen Mikel Rueda zinema zuzendaria “A escondidas” filmarekin lanean.
Bi mutil neraberen arteko laguntasun eta maitasun istorioa kontatzen du filmak. Bere lagunartean harrapatuta sentitzen da Rafa, eta kanporatuko duten beldurrez bizi da Marokotik kamioi baten azpian ezkutatuta heldu den Ibrahim.



Nola egin zenuen pelikulan aktore moduan agertzeko ? Kastingen bat pasatu zenuen edo? Kontaiguzu nola hasi zen guztia.
Duela bi urte kasting bat egin zuten ikastetxean eta klasea galtzearren apuntatu nintzen. Azkenean 6 kasting egin nituen filman agertzeko.

Urduri jartzen zinen grabatzen ari zinenean? Zergatik? Nola sentitu zinen?
Eroso sentitu nintzen,urdiri jarri izan banintz ez nituzkeen kasting-ak pasatuko, baina dena esan behar bada, frogen aurretik  bai, urduri jarri nintzen.
Pentsatu duzu aktore moduan jarraitzea? Beste film bat egiteko esan dizute edo?
Bai, pentsatu dut horretan. Errepresentantea ere badut, Antonio Rubio izenekoa;  beste aktore batzuena ere bada, adibidez Jon Cortajarena, Mario Casas edo Cristina Castañorena...

Zein izan da, edo zein da, lanbide honetako trabarik handiena zuretzat?
Trabarik ez dauka; guztia da erraza  naturaltasunez eginez gero. Lanbide erraza da lankideek oso onak direlako eta asko laguntzen dutelako.

Nola eta non ikusten duzu zeure burua hemendik bi urtera?
Lanbide bat Ikasten dudan bitartean, nire errepresentanteak lanak bilatuko dizkit; zerbait ateratzen bada, deitu egingo dit.

Aktore ez bazina ze izango zinateke?
Ertzaina izatea gustatuko litzaidake. Aktorea izan arren beste lanbide bat eduki beharko nuke eta hori izatea gustatuko litzaidake.

Zein da zuretzat aktore izatearen alderik onena? Eta txarrena?
Alderik txarrena da lanbide apur bat aspergarria dela. Eskerrak horri konpensatu egiten da egindako lan guztia film batean ikusten den orduan.

Zein da filmari lotuta duzun oroitzapenik politena?
Oso esperientzia polita izan da jende asko ezagutu dudalako, ezagutzen ez nuen mundua zabaldu didalako...

Aktore famatuen bat ezagutu al duzu? Festaren batean edo…
Filman bi aktore ezagunak parte hartu dute: Ana Wagener eta Alex Angulo. Azken hori duela hilabete batzuk hil da auto istripuan, oso aktore ona eta pertsona hobea zirudien. Gero Malagako festibaleko festa batean hainbat aktore ezagunekin hitz egin nuen adibidez:”Aidako” aktore batzuekin edo “Con el culo alaire”ko beste aktore batzuekin...

Pelikulaz aparte, zelan ikasketak? Lagunak? Kontaiguzu zure eguneroko bizitza.
Ikasketetan nahiko flojo nabil, 2 dbh errepikatu nuen eta orain batxillergoko 1 maila ari naiz egiten. Ni oso pozik bizi naiz, oso pertsona onak ditut nire inguruan  beti laguntzen didatenak.

Zeintzuk dira orain zure kezkak?
Ikasketak batez ere, kurtsoa aurrera ateratzea eta guztia gainditzea

Kirolen bat egiten al duzu? Zein?
11 urte daramatzat kickboxing egiten, asko gustatzen zait kirol hori .Espainako txapelketan hirugarren geratu nintzen.

Zer gustatzen zaizu egitea zure denbora librean?

Kirola egitea asko gustatzen zait, adibidez bizikletan ibiltzea.Bestetik, oso gustuko ditut motorrak, batez ere Atv-ak; txikitatik ibili izan naiz horietan. Bideojokoekin jolastea ere gustatzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario