sábado, 6 de diciembre de 2014

"EL BUSCON" ANTZEZLANA IKUSTERA

Azaraoren 21ean "El buscon" antzezlana ikustera joan ziren gure 4DBHko ikasleak Pabellon 6 deritzon antzeztokira. Jose Luis Esteban El Temple taldeko aktoreak egin zuen "el buscon" lanaren protagonistarena Ramon Barea zuzendariaren agintepean. Azken horri eman diote "Premio Nacional de Teatro 2013" izeneko saria. 


Taula gainean Don Pablo pikaroak eszena bete egiten du askotarako erabilera duen armairua baten laguntzaz. Barruan dauden pertxek ere balio bikoitza dute. Azkenik, aktoreak ikusle batzuen laguntza eskatu zuen, bere gaizkile-laguntzaileen papera bete zezaten. Hala eta Quevedoren ironia eta hitzen zentzu bikoitzaz baliaturik ikus-entzule gehienak bereganatu zituen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gure ikastetxeko 4CAkoen bederatzien blogera jo:



Bestetik, interesgarria iruditzen bazaizue orain dela gutxi Euskal Herriko aktoreek (Ander Lipus, Patxo Telleria, Ramon Barea beste batzuen artean) sortu duten Pabellon 6 horri buruzko informazioa hemen utziko dizuegu esteka, jakin dezazuen nola sortu zen, non dagoen eta zeintzuk izango diren abendutik aurrera emango diren antzezlanak
http://pabellon6.org/nortzuk-gara/?lang=eu


No hay comentarios:

Publicar un comentario