miércoles, 11 de junio de 2014



IBAIALDE 2014
NATUR ZIENTZIAK eta A21

Aurtengoan, Ibaialde programarekin bat eginez, gure inguruko ibaien egoera aztertu dugu DBH-ko1. mailako ikasle batzuekin. Programa hori Agenda 21en barruan dago, eta bertan hainbat ikastetxek hartzen du parte.
Batetik, 1.D eta 1.F-ko ikasleek Nerbioi ibaia aztertu dute Arrigorriagako puntu bitan; bestetik, 1.C-koek eta 1.E-koek Goikiria ibaia, Mendikosoloko lakuaren alde banatan. 
Lehenengo, ibaia kimikoki aztertu genuen (1. arg): nitrato, fosfato, oxigeno, amoniako... kantitatea. Gero, ibaiaren inguruko animaliak eta landareak aztertu zituzten (2. arg).  Goikirian apo bat aurkitu zuten (3. arg), eta hainbeste zapaburu; Nerbioi-ibaian, aldiz, hainbat intsektu-larba, izainak eta suge txikiak (4. arg)
Hori guztia aztertu ondoren, ibai bien egoera nahiko ona dela ondorioztatu genuen; Nerbioi ibaiarena uste baino hobea, beharbada. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario