jueves, 12 de junio de 2014

4DBHko IKASLEAK VALDEREJON

Joan den Maiatzaren 14an Valderejoko Parke Naturalera joan ginen egun-pasa 4 DBHko Bio-Geoko ikasleak eta 3 irakasle. 
Parketxean aurkezpen-bideo bat ikusi ondoren, ibilaldi bat egin dugu Lalastratik Herraneraino. 7 km inguruko ibilbide erraza da. Gida birekin egin genuen ibilbide erdia, Erriberaraino. Bertan atsedena hartu eta bazkaldu ondoren gure kabuz egin genuen ibilbidearen gainerako zatia.

Ikusitakoarekin ikasleek horma-irudi bat egin beharko dute, ekosistemak eta tobak edo trabertinoak deskribatuz.

Valderejoko parkean ekosistema ezberdinak beha daitezke: pinudiak, pagadiak, artadiak eta ibai-ondoko ekosistemak.

Mendiaren beheko aldean pinudiak daude eta horien goiko aldean pagadiak .

 Artadiak, aldiz, hegoaldeko magalean daude.

Ugaztun handiak ikustea ez da oso erraza izaten, baina haiek utzitako aztarnak aurkitu genituen: azkonarraren , orkatzaren  eta basurdearen oinatzak, esaterako.

azkonarraren oinatzak
basurdearen oinatzak
Enbor baten azpian arrabioa aurkitu genuen harkaitzetan, eta gure gainetik hegan sai arreak.

arrabioa
Pagadiaren eta pinudiaren ezberdintasun nabarmen batez konturatu ginen: pagoen osto zabal eta ugarien ondorioz argi gutxi sartu ohi da pagadietan eta ondorioz, ez da behe-basorik egoten, pinudietan, aldiz, argi gehiago sartzen denez, behe-basoa hazi ohi da pinuen artean (elorri zuria eta beltza, bestelako sastraka eta zuhaizkak).    
Eguna sirimiriarekin hasi genuen arren, eguerdirako eguraldiak altxatu eta egun on-ona eman  genuen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario