miércoles, 29 de enero de 2014

INSTITUTUKO GARBITZAILEEI ELKARRIZKETA

Gurekin gaurkoan ikastetxea goitik behera egunero garbitu eta txukuntzen diguten lau garbitzaileak Bego, Maite,Mertxe eta Mº Jesús

Haserre antzean agertu zaizkigu isilean ari direlako haien lanaz baino gehiago egiten, egunero-egunero nahita botatako zaborrak, zikindutako hormak eta sarraskitutako bazterrak garbitzen dituztelako.
-Zenbat urte daramatzazue institutua garbitzen?
Batzuk institutua ireki zenetik gaude hemen lan egiten; baina beste bik, ordea, 10 urte besterik ez daramatzagu hemen.
Antolaketa
-Zenbaten artean garbitzen duzue?
Lau emakumeren artean garbitzen dugu.

-Zenbat ordu ematen dituzue lanean?
Zazpi ordu ematen ditugu. Eta horrekin soberan dugu, oso nekatuta amaitzen dugulako.

- Beste leku batzuetan garbitzen duzue? adibidez, eskoletan edo beste leku batzuetan?
Ez, institutuarekin nahiko daukagu , ez daukagu beste inon aritzeko astirik.

-Zertan datza zuen lana institutuan?
Erratza pasatzen dugu, zorua, behea, garbitu, zarama bildu, dena txukun utzi arte.

-Zer uste duzue besteen zikinak garbitzeaz?
Gure lana dela, baina baldintza batzuk jarrita. Uste dugu neurri edo mugak daudela, hau da, guk ez dugu zertan inoren txiza, inoren listua, nahita eztandarazitako tinta... garbitu. Gauza txarragoak ere badauden arren, uste dugu ez dela gure lana ikasle zikinek apropos lurrera botatzen duten edozein zerrikeria garbitzea. Azkenean, gure lana institutua mantentzean datza, baina muga batzuk kontuan izanda.
Guri ez zaigu axola besteen zikinkeria garbitzea, baina ikusten dugunean nahita egiten dutela, ez zaigu batere gustatzen. bestek egiten duten lanagatik SELUKAKO ERRESPETU EZA erakusten dutelako.

-Lan gogorra da garbitzailea izatea?
Bai, lan fisikoa delako, eta egunero mugimendu berdinak egin behar ditugulako; fregonak ,adibidez, asko pisatzen du. Azkenean ohitu egiten da bat lan hori egitera, baina aukeran izango bagenu lan hau edo besteren bat, ez genuke garbitzailearena hartuko, ez dagoelako guk egiten dugunagatik inolako errespeturik.

-Zein da institutuko tokirik zikinena? eta garbiena?
Komunak eta sarrerak dira institutuko lekurik zikinenak, dudarik gabe. Eta garbienak irakasleen bulegoak dira.

-Zuen artean liskarrak egoten dira ze toki garbitu behar den aukera egiteko? Nola banatzen duzue zuen arteko zeregina?
Ez dugu liskarrik izaten, bakoitzak badaukalako bere tokia eta egunero toki bera garbitzen duelako.

-Irakasleek beti zikinak garela esaten digute, baina nola aurkitzen duzue irakasle gela?
Ba, egunen arabera, batzuetan orri zatiak eta janari apurrak aurkitzen ditugu. Baina, orokorrean ez dira oso zikinak.
- Gustuko duzue edo nahiago zenukete beste lan batean lan egitea?
Guk ez genuen inoiz pentsatu garbitzaileak izango ginenik, baina lan hau aukeratu dugu eta ahalik hoberen egiten saiatzen gara.
-Zein iradokizun egin diezaiekezu zuzendaritza taldekoei, ikastetxearen egoerak hobera egiteaz gain zuen lana erraz dadin?
Institututik kartelak jartzea, irakasleei gogorarazteko ez dela zikindu behar. tutorial modukoak zabaldu klasez klase haien jarrera eskasaz jabetu daitezen.

-Eman gure ikasle-irakasleei aholkuren batzuk ikastetxeko garbi-ikuziaz arduratsuagoak izan daitezen
Zakarrontziak erabiltzea, eta garrantzitsuena institutua errespetatzea, eta gu ere errespetatzea.
Garbitzaileen adierazpenaren ostean zer hausnartu geratu zitzaigun barnean: ikasleak beti gazte burugabe, errespetu gabe eta elkartasunik adierazten ez duten horiek izango gara? Ez dugu uste hala denik! Badugu zer aldatu bestelakoa izan dadin,badugu zertan kontzientziatu, guk zaintzen dugun tokia geure ondorengoei utziko dieguna izango delako. Jarrera baikorrak ez dira etxe eremurako soilik, bizitzako esparru guztietan zabaldu eta partekatu behar ditugunak baizik.
Ea denok lurrean zaborrak, paperak edo beste zikinen bat ikusitakoan hartzen dugun paperontzira botatzeko, nahiz eta gurea ez izan, guk ez bota edo guk zikindutakoa ez izan.

Mila esker garbitzaileei egiten duten lanagatik!!!!
Karmele Felipe / Ane Moraga / Xabi Aresti- Prentsa tailerra

No hay comentarios:

Publicar un comentario