lunes, 20 de enero de 2014

FERNANDO RUIZ GURE IRAKASLE BIDAIARIA

Fernando Ruiz Arrigorriaga institutuko ingles irakasgaiko irakaslea dugu Prentsako ikasleek bere bizitza nolakoa den eta zenbat bidaia egin dituen konta dezan nahiko genuke; horretarako elkarrizketatxo bat prestatu diogu. Ea nola erantzuten digun!!!!















-Ingeleseko klaseak ematea gustuko duzu ? Noiztik izan duzu inglesarekiko interesa?
Gustuko dut,bai. Egia esan, ingelesak aukera handiak ematen ditu gauza guztiei buruz hitz egiteko;  askotan, mundu osoari begira dagoen ate bat zabaltzen da. Ingelesa suspenditzen nuenetik izan nuen interesa.

-Gaztea zinenean nota onak ateratzen zenituen ingelesean?  
Ez, ez nuen hizkuntza ulertzen eta hizkuntza eskolan hasi nintzen arratsaldez.

-Ingelesaz aparte ,beste hizkuntzaren bat badakizu ? Zeintzuk ?
Gaztelania, euskera, frantsesa, italiera eta alemaniera pixkat (erdi ahaztuta).

-Zelan da gaurko irakaskuntza?
Aldatzen ari da, teknologia berrien eraginagatik; benetan, itzela da eta inork ez daki gure etorkizuna nolakoa izango den.

-Gaurko eta lehengo ikasleen artean alderik badago?
Orain ingelesaren maila altuagoa da.Gaur egungo ikasleak mundu birtual batean bizi zarete eta entzuteko erraztasuna galdu egin da.

-Zure bizitzan zehar asko bidaiatu duzu ? Zenbat lekutara joan zara?
Bai, asko bidaiatu dut, 30 bat herritara:  Estatu Batuak, Kuba, Egipto…

-Zein da gehien gustatu zaizun lekua ? Zer ikusi duzu bertan ?
Petra, Jordania herrialdean dagoen nabateoen herri ia galdua, garai batean zetaren bidea egiten zutenentzat atsedenleku aproposa

-Eta gutxien gustatu zaizuna ? Zergatik ez zitzaizun gustatu ?
1985 Jugoslaviara joan ginenean, guztia txarto atera zitzaigulako.Maletak galdu zitzaizkigun eta herriko jendea ez zen oso gustokoa izaten gurekin.

Zein lekutan izan da denbora gehien egon zarena ?
Polonian egon nitzenean, gutxi gorabehera 5 aste eman nituen han .

-Zer nahiago duzu bakarrik ala norbaitekin bidaiatzea?
Beti jendearekin,lagunekin… Gehienetan lagunekin.

-Joan zaren lekuetatik oroigarriren bat ekarri duzu ? Zein da gehien gustatu zaizuna?
Bai bereziena Laosen botila bat erosi nuen, barruan badago kobra txiki bat eta bere ahoan badauka eskorpioi bat, baina ez naiz  inoiz edatera ausartu. 

-Saskibaloian noizbait  jolastu zarela ere badakigu.Pozik sentitzen zinen jolasten zinenean ? Zenbat urterekin hasi zinen eta noiz utzi zenuen ?
Hamalau urterekin hasi nintzen, oso altua nintzelako.Urte politak izan dira eta oso pozik sentitu naiz.30 urterarte egon nintzen jolasten talde batean. Gero lagunen artean jolasten jarraitu nuen.

-Zer gertatu zitzaizun saskibaloia uzteko?
Belaunean min hartu eta lesioa izan nuen.

-Zein tokitan jokatzen zenuen ? Zure gustukoa zen toki hori ? Zer ustez  jokalari ona zinen edo besteak bezalakoa ?
Pibota nintzen baina ez nuen gustukoa. Nire ustez, ez zen nire kirola, hori bai  gaur egungo perspektibarekin kirolik gustokoena atletismoa litzateke.

Eta hau izan da dana , eskerrik asko.

Ane Moraga eta Mikel Castro- Prentsa tailerra

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada