viernes, 7 de junio de 2013

XABI ARESTI, ARGUIA IRRATIKO ARIMA


Institutuan irrati saioa egiten ari diren ikasleak badaudela entzun dugu eta interesgarria iruditu zaigu haiei elkarrizketa egitea. Ea zer kontatzen diguten!!
Momentuz igandeetan eguerdiko 13:00etatik-14:00etara  baino ez dute emititzen, baina seguruenik laster emisioak aldatu behar izango  dituzte. Benetako irrati batean parte hartzea  zer den jakin dezaten sartu dira  bigarreneko ikasle batzuk tailer horretan Prentsa tailerreko zenbait ikaslek Irrati Tailerreko Xabi Arestiri egingo diogu elkarrrizketa, poroeiktu baten buru eta arima baita.


-Zenbat urte dituzu eta nongoa zara?
14 urte ditut eta Arrigorriagakoa naiz.
-Irratia gustuko duzu?
Bai, komunikabideen mundua da gehien gustatzen zaidan arloa, irratia, telebista baita aldizkariak ere.
-Irratia asko entzuten duzu
Bai,  goizean batez ere entzuten dut irratia, mundu osoan gertatzen diren gertaeren berri izateko          .
- Nondik atera zenuen irratsaioan ibiltzeko ideia? 
Bada, orain dela pare bat urte hasi nintzen interesa jartzen interneten bidezko komunikabideen munduan, irratsaio bat egiteko informazioaren  bila. Hasieran Arrigorriagako gaztegunearekin ibili ginen elkarlanean Arrigorriagako udalari proiektu bat bidaltzeko asmoz, baina dirulaguntzaren ezetza eman ondoren,  proiektua gure kabuz  aurrera eramatea pentsatu genuen. Ondoren, gure kabuz lehiaketetan parte hartzen hasi ginen diru laguntzak jasotzeko. Oraindik ez dugu bat ere irabazi, nahiz eta ez dugun esperantza galtzen.
- Eta zertaz hitz egiten duzue zuen irratian?
Denetarik hitz egin daiteke, interkulturalitatea, politikarekin zerikusia duten gaiei buruz etab...
- Zure ustez zure adineko neska-mutilek zer dute gustuko ?
 Nire adineko gazte guztiek gustu ezberdinak dituzte ,noski. Horrexegatik nik sortu nuen irrati programaren barruan saio berezi bat sortu genuen, herriaren ahotsa deritzona. Gazteek entzun nahi duten gaiei buruzko informazioa lortzeko aukera ematen diegu. Horretarako egin behar dena da gure helbide elektronikora (info@arguiairratia.comoj.com) mezu bat bidali,  zein gairi buruz hitz egin dezagun nahi duten adierazteko;  guk informazio egokia aurkitu ondoren,  irratsaioan eztabaidatzeko aukera izan dezakegu..
- Zer izan nahi duzu nagusitan?
Beno,  Irratian lan egitea ondo egongo litzateke baina ekonomikoki  ez dakidanez ondo aterako den,  oraindik zalantzak ditut. Ez dakit zer izango naizen nagusia izatean, baina Irrati batean  partaide bezala egotea ondo egongo litzateke.
- Irrati saioek zure bizitza aldatu dute ala dena doa berdin?
Aldatu… ez, baina arazoak izan ditut. Institutuko ikasteko orduak, arratsaldekotako ekintzat eta irratiak behar duen denborak arazoak ekarri dizkit, lana pilatu egin zaidalako. Baina uste dut merezi duela.

9- Amaitzeko, zure entzuleei zertxobait esan nahi diezu?
Eskerrak eman nahi dizkiet gure entzuleei, oso zaila egin zaigulako proiektu osoa aurrera eramatea, asko ez bada ere,zuek bidalitako  proposamenak jasotzeko prest gaudela adierazi nahi dizuegu eta nahi dituzuen gaiei buruz hitz egin dezakegula.

Arguia irratia entzun nahi baduzu, aurreko estekan klikatu.

Irratiari lotutako aldizkaria ere badu; jarraitzekotan
http://www.arguiaaldizkaria.uni.me/



Asier Roman eta Julen Barcenilla (prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario