martes, 11 de junio de 2013

IRENE DEL RIO, GIMNASTA PAREGABEA


Irene gimnasia erritmikako Harrigarri klubean dabil. Joan den urtean itzelezko tokian geratu zen. Harrigarri klubean inoiz ez da inor Irene dagoen mailara iritsi. Ahizparekin batera joaten da ia egunero neskatoa entrenamendu zorrotzei ekiteko. Ea zer esan diezagukeen Irenek gustuko duen ariketa zoragarri horretaz.

-Zenbat urte daramazu gimnasia egiten?
Zazpi urterekin hasi nintzen, hau da, sei zazpi urte daramatzat gimnasia egiten.

-Eta lehiaketetan parte hartzen?
Nire lehen lehiaketa zortzi urterekin izan zen.


-Zer da zuretzat gimnasia erritmikoa?
Ez nuke esango nire bizitza denik baina egia da asko gustatzen zaidala.


-Bakarka ala taldeka egiten duzu?
Gimnasia praktikatzen hasi nintzenean nire adineko talde batean jarri ninduten nahiz eta duela ez asko bakarka egiten dut.


-Badakigu joan den urtean oso ondo geratu zinela, nola?
Bai, lehenengo eta bigarren fasean lehenengoa geratu nintzen eta finalera pasatu nintzen lehenengo tokian geratu bainintzen. Finalean ez zitzaidan nik pentsatzen nuen bezala atera, Bizkaiko seigarrena geratu nintzen eta.


-Lehiatzen zauden bitartean zer pentsatzen duzu?
Egia esanda, ez dut ezer pentsatzen . Tapizera atera baino lehen oso urduri jartzen naiz.  tapizean nagoenean, ordea, urduritasuna joan egiten  zait eta egin ahal dudan guztia egiten dut.


-Noizbait pentsatu duzu gimnasia uztea?
Bai, entrenatzaileak errieta egiten didanean asko haserretzen naiz eta uztea pentsatzen dut. Hala ere,  ez dut benetan esaten.


-Zure maiotak zuk egiten dituzu?
Nire amaren eta ahizparen laguntzarekin diseñatzen ditut .  Nire amak margozten ditu irudiak.


-Zer eskertuko zenioke zure entrenatzaileari ?
Asko zor diot. Bera izan da lagundu didana gimnasian horrelakoa izaten.


-Aurten maila altuagoan zaude ,ezta?
Bai, baina ez nago gustura, besteak oso onak direlako eta oso zaila da ondo geratzea.                               


-Ze aparaturekin egin duzu dantza?
Pasadan urtean eskulibrekien eta sokarekin. Aurten uztaia eta  pilotarekin.


-Zure ahizpak ere gimnasian egiten du, zu bezain ona da?
Nire ustez ni naiz bera bezain ona .


-Noizbait eman dizute saririk?
Diploma besterik ez. Oraindik oso gazte naizelako eta  16 urtetik gorakoei baino ez diete ematen


-Noiz pentsatu duzu uztea?
Oraindik ez dut pentsatu, baina nekatzen naizenean utziko dut.

Eskerrik asko, Irene, gurera  etortzeagatik eta atseginez erantzuteagatik. Espero dugu gimnasiarekin aurrea jarraitzea, pixkanaka-pixkanaka hobera egin dezazun. 

Aroa Elvira & Amaia Ortiz ( prentsa tailerra)


No hay comentarios:

Publicar un comentario