Arrigorriagara maiatzaren 2an heldu ziren, iluntzeko bederatziak aldera eta
bai gure ikasleak, bai haien gurasoak han zeuden zain. Gure ikasleak
oso urduri zeuden, baina, heldu zirenean, elkar ezagutzen zutenez,
arazorik gabe, bakoitza bere trukeko ikaslearekin elkartu eta etxeetara abiatu ziren. Javi Gonzalez eta
Mari Carmen Alonso irakasleek Bretainiako irakasleak afaltzera eramateko ardura hartu zuten.
Hurrengo egunean, bretoiak Javirekin Bizkaiko Zubia ikustera joan ziren. Getxora heldu eta igogailuz igo ziren goiko pasabidera. Itzulerako bidea transbordadorez egin zuten. Azkeneko urteetan gustuko izan dutenez irteera hori, aurten ere egitea pentsatu dugu; ez dira damutu.
Asteburuan
zehar gure ikasleen etxeetan egon dira eta familia bakoitzak antolatu
ditu asteburuko ekintza propioak. Badakigu ikasle bretoi bat gaixotu zela eta
bai bera, bai berarekin zegoena oso asteburu "dibertigarria" pasatu
zutela etxetik atera gabe. Eskerrak ez zen gauza
larria izan eta astelehenean kalean izan genituen biak ala biak.
Astelehenean,
maiatzaren 8an, egun osoko irteera egin zuten Gernika, Bakio eta Gaztelugatxeko San Joanera Janire irakaslearen laguntzaz. Baserri bat
ere bisitatu zuten gure ikasleekin batera, itzezlezko eguraldiak lagun Gure ikasle batzuek ikusitako parajeei buruzko azalpentxoak eman zizkieten. Irteera hau ere urtero egiten dugu gustatzen
zaielako.
Arratsaldeko
17:30etan Arrigorriagako alkateak harrera egin zien Udaletxeko beheko
aretoan. Bretoiek eman zioten ekarritako koadroa, eta alkateak
bakoitzari poltsa bat, bisera eta beste gauza batzuk banatu zizkien. Gure ikasleek eta bretoiek kanta bat euskaraz eta
bretoieraz beste bat abestu zuten. Onartu behar da haiek euskarazko kanta gure ikasleek bretoierazko kanta baino askoz hobeto zekitela. Horrek
esan nahi du entsaio gehiago egin behar ditugula datorren urterako lotsagarri geratu nahi ez badugu. Jarraian, Poli tabernan prestaturik zegoen luntxari ekin genion
Asteartean, El Pobal burdindegira eta La Encartada fabrika eta museora joan ziren bretoiak Hugo irakasleak lagunduta. Egun osoko irteera izan zen eta aurreko egunean bezala, eguraldi ona izan zuten. Arratsaldeko 16:00etan institututik pasatu ziren gure ikasleekin batera Arrankudiagara joateko, herri horretako alkateak 16:30etan bretoiei harrera egiteko asmoa zuelako. Urtero bezala, hango pilota partida batzuen ondoren, aukera eman zitzaien jolasteko Ekitaldiari amaiera ederra eman zitzaion txokolate beroa eskainiz
Azkeneko eguna erosketak egiteko eguna izaten da. Hori dela eta, Bilbora eramatn genituen, Alde Zaharrera hain zuzen ere. Joan baino lehenago institutuko jantokian euskal dantzak ikasteko aukera izan zuten bretoiek, batxilerreko ikasle batzuen laguntzaz. Eskerrik asko Ane eta Karmele!!!!! Gure ikasleak ere egon ziren ekintza honetan parte hartzen. Dantzak ikasteaz gain, aukera izan zuten txalaparta jotzen ikasteko Joseba Ibarretxe eta Tere irakasleen eskutik.
Mari Carmen alonso ( Trukearen antolatzaileetako bat)
No hay comentarios:
Publicar un comentario