Hemen duzue aurtengo urtekaria. Seguruenik, ikasturtean zehar egindako jarduera eta argazki guztiak ez dira hemen ageri; hala ere, garrantzitsuenak hor aurkituko dituzelakoan gaude. GOZATU ETA urteko oroimenekin batera gorde!!!
miércoles, 21 de junio de 2017
MIREN, IRATI eta ANDREA IKASLEEI AGURRA
domingo, 18 de junio de 2017
MARRAZKETAKO ZENBAIT LAN
Marrazketako irakasleek aurtengo ikasleei egindako lanak eskatutakoan, pozik eskura jarri dizkigute 2DBHkoek grisalka teknikaren bidez egindakoak. Aukera emango digute gure blogeko irudiak aldatzeko!!
Carmen Romero
Carmen Romero
HNPkoen irteera
Urtero bezala, talde polita sortzen da HNPn ( Hizkuntza Normalkuntza Proiektua), hainbat ikaslez eta irakasle batzuez osatua. Aurreko urteetan, akaso, hobeto prestatzeko aukera izan zutelako edo, ekintza berezi eta irteera potoloak egin zituzten. Aurten, egutegiaren estuak bete-betean harrapatu dituenez, halako handikerietan sartzeko betarik ez izan arren, majo gozatu dute elkarrekin tortilla parearen aurrean Mendikosolon. Euskara, euskaraz eta euskararekin!!!!
ZUZTARLUZE FINALA
Ekainaren 9an Lonbo aretoan egin zen Zuztarluze lehiaketaren finala. Aurreko sarrera batean esan genuen moduan, 1DBHko ikasle guztiez bete zen aretoa. Oihua, gilistrua, zalaparta, kalapita zen nagusi gela bakoitzeko ikasleek haien gelako finalistak animatzen. Giro ederra sortu zen!
Azkenean, hiruzpalau ariketen ondoren, garaile atera zitzaizkigun 1Eko Azibar eta leire. ZORIONAK!!!!!!


LAIDAKO HONDARTZAN KANOETAN
Heziketa Fisikoko mintegiak antolatuta, ekainaren 2an, 5ean eta
6an 2DBHko ikasle guztiak Laidako hondartzara joan ziren kanoetan eta Big
paddleetan aritzeko. Lehenengo eta azkeneko egunean eguraldiak askorik lagundu
ez bazuen ere, astelehenean joatea egokitu zitzaienei egun ederra suertatu zitzaien. Edozelan ere, goiz osoan aritu ziren poz-pozik geletatik kanpo
uretako jardueretan. Ez didazue sinisten? Ondoko argazkiei begiratu eta
ondorioak atera.












Edorta Agirre
domingo, 4 de junio de 2017
BATXILER 2.EKOEI AGURRA
Zenbat joan-etorri egin dituzten gure ikasleek sei urteotan! zenbat liburu urratu dituzten! zenbat motxila apurtu duten! zenbat lagun bidean geratu! zenbateko karga hartu duten lepo gainean! Zerrenda amaigabea izan daiteke. Hala ere, aldaketarik nabarmenena adimenean eman dute: ume sartu ziren ikastetxean, gizon eta emakume bihurtuta aterako dira, prest gizarteak aurrean jarriko dizkien oztopoei aurre egiteko.
Guk, beste urte batez, eta bosgarrena delakoan nago, zoriondu eta omendu nahi izan ditugu Batxiler 2.eneko ikasleak Lonbo aretoan egin den ekitaldi gozoarekin.
Ondo ibili aurretik duzuen bidaia luze horretan!!! Gaizki esanekoak ez gorde, eta ondo esanekoak kontuan hartu!
ZUZTARLUZE LEHIAKETAREN FINALA, LONBO ARETOAN

Datorren ostiralean, ekainaren 9an, 12:00etatik aurrera izango da Arrigorriaga institutuko Zuztarluze finala Lonbo aretoan. !DBHko ikasle guztiak joango dira. Finalistek oholtza gainean azken lehiaketako probak betetzen dituztenean, bikote bat baino ez da garaile geratuko.
Hemen dituzue lau bikotekideen izen-abizenak. Saiatu zuen taldeko direnen koloreko kamisetak eramaten!!!
Elene Bilbao eta Garazi Andres 1Akoak----URDIN
Irati Leal eta Markel Fernandez 1Bkoak --- GORRI
Deiene Arroyo eta Iraia Suarez 1Dkoak----LARANJA
Izaro Nuñez eta Azibar Elorz 1Ekoak--- BERDE
Ekitaldiaren dinamikaz gehiago jakin nahi izanez gero, segidan duzue zein atalez osatuko den:
-11:45- Aretora sarrera
-12:00- Galaren hasiera
-Aurkezpen orokorra
-Bikote parteahartzaileen aurkezpena.
-Jolasa (1-5 proba, 4 bikoteek)
-Bikote bi kanporatu / beste bi buruz burukora
-Finala (6 proba - bi bikoteek)
-Puntuazio eta sari banaketa
-Amaiera.
Aurkezlea: Maria Urcelay
Ekoizpen eta Errealizazioan: Alberto De Abajo
Zuzeneko soinua: Ion Arenas, Lonbo aretoa
Datorren astean ekarriko ditugu ekitaldean ateratako argazkiak eta nortzuk geratu diren garaile. Zorte on denontzat!!!!
GELA ITXIKOEN IRTEERAK: ARTZINIEGA ETA ITSAS MUSEOA
Asteartean, maiatzaren 30ean, Artziniegan Museo Etnografikoa bisitatzen egon ginen. Eguraldia ez genuen lagun izan baina eskerrak frontoi ederra dagoen, eskupilotan...edo aritzeko aukera eman zigun eta!!!
Martxoaren 24an, ordea, Bilbora jaitsita, Itsas Museoa ikusteko parada izan zuten gela itxiko ikasleek. Eta ederto pasatu zutenez, egunaren aztarnatxoa utziko duten argazkiak egitea otu zitzaien
Ainara Aparicio
KERIK GABEKO GELAK
Aurten ere, hirugarren aldiz, DBHko 2. mailako ikasleek parte hartu dute “KERIK GABEKO GELAK” programan.
Programaren helburu nagusia tabakoaren kontsumoa saihestea edo behintzat erretzen hasteko adina atzeratzea da.
Ikasleekin lantzen diren jardueren artean kamiseta-diseinu lehiaketa dago. Diseinuak tabakismoa nola prebenitu marrazki, hitz edo esaldi baten bidez adierazi behar du
EAE mailako lehiaketa da eta hortik irabazle orokor bat aterako da. Herri mailan ere sarituko da gure ikasleen lana.
Institutuko sarreran ikusgai daude aurtengo lanik onenak. Ikasle eta irakasleen bozken bitartez aukeratutko da txapelduna eta berak jasoko du Arrigorriagako alkatearen eskutik bertoko saria.
Irabazleak, ondorengoak:
Bego Kalero
martes, 23 de mayo de 2017
BRETOIAK HEMEN

Hurrengo egunean, bretoiak Javirekin Bizkaiko Zubia ikustera joan ziren. Getxora heldu eta igogailuz igo ziren goiko pasabidera. Itzulerako bidea transbordadorez egin zuten. Azkeneko urteetan gustuko izan dutenez irteera hori, aurten ere egitea pentsatu dugu; ez dira damutu.
Asteburuan
zehar gure ikasleen etxeetan egon dira eta familia bakoitzak antolatu
ditu asteburuko ekintza propioak. Badakigu ikasle bretoi bat gaixotu zela eta
bai bera, bai berarekin zegoena oso asteburu "dibertigarria" pasatu
zutela etxetik atera gabe. Eskerrak ez zen gauza
larria izan eta astelehenean kalean izan genituen biak ala biak.

Arratsaldeko
17:30etan Arrigorriagako alkateak harrera egin zien Udaletxeko beheko
aretoan. Bretoiek eman zioten ekarritako koadroa, eta alkateak
bakoitzari poltsa bat, bisera eta beste gauza batzuk banatu zizkien. Gure ikasleek eta bretoiek kanta bat euskaraz eta
bretoieraz beste bat abestu zuten. Onartu behar da haiek euskarazko kanta gure ikasleek bretoierazko kanta baino askoz hobeto zekitela. Horrek
esan nahi du entsaio gehiago egin behar ditugula datorren urterako lotsagarri geratu nahi ez badugu. Jarraian, Poli tabernan prestaturik zegoen luntxari ekin genion
Asteartean, El Pobal burdindegira eta La Encartada fabrika eta museora joan ziren bretoiak Hugo irakasleak lagunduta. Egun osoko irteera izan zen eta aurreko egunean bezala, eguraldi ona izan zuten. Arratsaldeko 16:00etan institututik pasatu ziren gure ikasleekin batera Arrankudiagara joateko, herri horretako alkateak 16:30etan bretoiei harrera egiteko asmoa zuelako. Urtero bezala, hango pilota partida batzuen ondoren, aukera eman zitzaien jolasteko Ekitaldiari amaiera ederra eman zitzaion txokolate beroa eskainiz


Azkeneko eguna erosketak egiteko eguna izaten da. Hori dela eta, Bilbora eramatn genituen, Alde Zaharrera hain zuzen ere. Joan baino lehenago institutuko jantokian euskal dantzak ikasteko aukera izan zuten bretoiek, batxilerreko ikasle batzuen laguntzaz. Eskerrik asko Ane eta Karmele!!!!! Gure ikasleak ere egon ziren ekintza honetan parte hartzen. Dantzak ikasteaz gain, aukera izan zuten txalaparta jotzen ikasteko Joseba Ibarretxe eta Tere irakasleen eskutik.


Mari Carmen alonso ( Trukearen antolatzaileetako bat)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)