- Gaur egun, gaztelaniazko irakaslea zara. Txikitan zure arlorik gustukoena izan zen? Zer izango zinela pentsatzen zenuen? Ez naiz gogoratzen baina uste dut baietz, hura zela gehien gustatzen zitzaidana, zientzia naturalak ere gustatzen zitzaizkidan bezala, matematiketan ere ona nintzen. Txikitan ez nekien zer izango nintzen, Unibertsitatean sartu baino urte bat lehenago ez nekien periodismo edo lengua irakaslea izateko ikasketak egingo nituen. Batxilergoko azkenengo urtean erabakia hartu nuen.
- Tres tizas izeneko blogean ere parte hartu duzula jakin dugu. Zertan datza blog hori? Zergatik hasi zineten “Tres Tizas” blog-a egiten? Ze helbururekin? Duela sei edo zazpi urte, lagun batzuekin elkartu nintzen eta teknologia berriak erabiliz blog bat egitea erabaki genuen gure arloko ariketak egiteko. Duela urte gutxi ez zegoen teknologia askorik mota horretako ariketak egiteko; Adibidez, elkarrizketa idatzia izan behar izaten zen, gero idazmakinaz pasatu behar zenuen, fotokopiatu… Orain,berriz, programa batekin editatu dezakezue eta listo. Orduan hura zen ibilbidea; gaur egun, ordea, teknologia berriak erabiliz beste aire bat ematen zaie klaseko ariketei. Jendearekin berehalakoan jar daiteke komunikazioan, eta haien komentarioen bidez jakin daiteke jendeari guk publikatu duguna gustatu zaion ala ez.
- Nola ezagutu zenituen blog horretako beste partaideak: Marcos Cardenato, Gorka Fernández eta Aster Navas? Horietako bi ezagutzen nituen urte berekoak garelako; gainera. elkarrekin egin genuen karrera. Bestea, gazteagoa da. Hasieran ez nuen ezagutzen, baina beste batek eman zidan haren berri. Ni ez nintzen izan blogari hasiera eman zion pertsona. Nik neure blog propioa nuen arren, azkenean elkartu egin ginen laurak batera "Tres tizas" izeneko blogari hasiera emateko. Orduan, oso irakasle gutxi ginen bloga genuenak; haiek ere blog bat zutenez, egun batean deitu zidaten kafe bat hartzeko, eta azkenean guztion lanak beste blog batean elkartzeko geratu ginen. Hura izan zen "Tres tizas" izena eman geniona. https://trestizas.wordpress.com/
- Gaztelania ematen duen irakaslea izanik, asko gustatuko zaizu irakurtzea, ezta? Esaiguzu zein motatako liburuak dituzu gogokoen, zein idazle eta zergatik. Bai, boladak izaten ditut. Batzuetan fikziozko liburuak irakurtzera emana naiz. Orain barrea eragingo didan liburu baten bila nabil, orain dela asko ez dudalako liburu batekin barre egiten, baina ez dut oraindik aurkitu. Tontakeriak edo karmari buruzkoak eta halakoak baino ez ditut irakurri. Beraz, barrea eragingo didan edo alaituko nauen liburuaren berri baduzue, mesedez esan. Egia esan, boladak izan ditut, bai. Gazteentzako liburu asko ere irakurri ditut, ondoren ikasleei gomendatu dizkiedanak. Azken bolada honetan burutik kentzen ez zaidan bat irakurri dut: "La estrategia del parasito" Cesar Mallorkinena. Ondo egon da, asko gustatu zaie ikasleei.
Antzerkiko ikasleak Nola bururatu zitzaizun antzerkia ematea? Ze asmorekin? Inoiz eman duzu aukerako hori ala harreman zuzena duzu antzerki munduarekin? Lenguako departamentuan orduak banatzen ari ginenean, irakasleek zeuzkaten bi optatiba niri eskaini zizkidaten "Taller de cuentos" eta "Teatro", azken hori lehenengo aldiz aurten eman dena; beno, egia esan, aspaldi ere ematen zen, baina emateari utzi zitzaion, eta aurten berriro hasi gara. Niri klase hori eman nahi nuen esan zidatenenean, ideia gustatu zitzaidan, orain dela urte batzuk ere beste eskola batean eman dudalako, eta oso interesgarria delako. Arazoa da astean behin baino ez dela ematen eta horrek arazotxoak sortzen dizkie ikasleei, antzerkiak prestaketa handia eskatzen duelako. Bestetik, aukerakoetan ikasle asko pilatzen denez, testu aproposen bila ibili behar da hainbeste jendek parte har dezan. Azkenean, lan dexente egin behar da astean ordutxo batean emateko. Den-dena txarra ez denez, esan behar dut, aurten tutoriarik ez dudala; tutore izatea lan makala ez da eta.- Josu Gutierrez eta Patricia Moldes ( Prentsa tailerra)
jo, ze sorte eduki duzuen Carlos, zuen irakaslea izaten! Ni Carlos bezalako irakaslea izatea gustatuko litzaidake. :)
ResponderEliminarjo, ze sorte eduki duzuen Carlos, zuen irakaslea izaten! Ni Carlos bezalako irakaslea izatea gustatuko litzaidake. :)
ResponderEliminar