miércoles, 25 de febrero de 2015

ARRATIA-NERBIOKO ESKUPILOTA FINALAK ZEANURIN

Aste batzuk pasatu dira esku pilotako Arratia Nerbioi ligaxkako finalak Zeanurin egin zirenetik. Goizean hasi ziren 11:00ean nagusiekin, kadete mailatik senior mailara arte. Lehenengo partida Usansolo-Orozkokoen artekoa izan zen, eta azkenengo emaitza 16-22; Orozko irabazle. Orozkoko bi pilotarietako bat, institutu honetako Mikel Fuentes ikaslea, final horren irabazle atera zen. Partida oso berdintsua izan zen azken era arte.

MIkel Fuentes ikaslea ezkerretara
Hurrengo partida Zeanuri-Areatzakoen arteko jubenilen maila koa izan zen. Etxekoen partida oso kaxkarra izanik, azkenean Areatzakoek atera zieten aldea, Zeanurikoak faboritoak ziren arren; izan ere, partida guztiak izugarrizko abantailarekin irabazi zuten, finalean garaipenik lortu ez bazuten ere, 8-22 Areatza irabazle atera baitzen. Goizeko azkenengo partidan berriro etxeko bi pilotari aritu ziren sari nagusiaren bila, Zeanuri-Zornotza. Partida horrek ikusleen emozio handia lortu zuen azken momenturaino, baita momentu barregarriak sortu ere. Azkenengo markagailua 21-22koa izan zen. Partidak ez zuen dominatzailerik izan .

  Azkenengo partida bukatu zenean, pilotariek, epaileak eta pilotarien gurasoak janari batera GONBIDAtuta zeuden. Zeanuriko klubak ordaindu zuen bazkaria jubilatuen tabernan izan zen :indaba gorriak eta menestra hasteko; bigarren, okela eta patata frijituak eta bukatzeko jogurta.  

 Bazkaldu ostean, ordu erdi batez kalejira batek alaitu zuen giroa Arratia-Nerbioi klubeko parte-hartzaile guztiekin, txikien finala 16:00ean hasi zen arte.
aurre-benjaminen kategorian, finala Zeanuri-Zornotza artekoa izan zen. Txikiek partidu ikusgarria egin zuten, 8 urte soilik izan arren izugarrizko pilotakadak eman ztuzten, benjaminek baino gehiago. Etxekoek erraz lortu zuten garaipena, partidako hasierako momentuetan nagusitu egin baitziren 18-8.
Ondoren, Arrigorriagako pilotari batzuk iritsi ziren finalera benjamin kategorian, Arrigorriaga-Lemoa arteko partida izan zen. Arrigorriaga faboritoa zen, partidu guztiak erraz irabazi zituelako, eta finalean, berriz, erraz irabazi zuen. Lemoako atzelariak partidu ikaragarria egin zuen; izan ere, jende gehienaK esan zuen partidarik onena izan zela. Bi ataletan jolastu zen finala 10 tanto egitera. 10-6 eta 10-4 nagusitu egin zitzaion Arrigorriaga.
Alebinetan Orozko-Zeanuri arteko partida izan zen. Ioritzek, Orozkoko  atzelariak, finala galdu arren txapela merezi izan zuen partida guztiaren karga berak eraman zuelako. Etxekoak haien kategoriako onenak suertatu ziren, jokoa kostata irabazi bazuten ere, 10-8 eta 10-7; txapela Zeanurik eraman zuen.
Azkenengo partida infantilen mailan Dima-Zornotza artekoa izan zen. Primerako partida! Hiru ataletan jokatu zuten. DimaK irabazi zuen lehenengo atala, baina azkenean Zornotzak partiduari buelta eman eta hurrengo bi atalak irabazi zituen.
Bukaeran, txapelak eta kopa eman zitzaien goizeko eta arratsaldeko pilotariei. Txapelak herriko alkateak eta Klub bakoitzaren presidenteaK banatu. Bizkaiko Eskupilotako federazioaren presidenteak ere eman zuen txapela. Arratsaldean finalak jokatu eta gero kultur etxeko afari batez bukaera eman zitzaion egun zoragarriari .

Mikel Fuentes/ Leire Luque ( Prentsa Tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario