miércoles, 10 de septiembre de 2014

HASI ZAIGU IKASTURTE BERRIA!!!!!

Goizeko hamarrak laurden gutxi. Hasi dira ikasle apurrak sarrerako ateetara inguratzen. Harresi handia zabaldu da autobusez datozen ikasleei eta herritik datozen beste guztiei ongietorria eman nahian; sartu daitezela gargantuaren tripa handiaren barruan urtea neketsua, beldurgarria eta harrigarria bezain zoriontsua izan baidaiteke. Nork jakin? Pausuz pausu aurrera ekingo diete bata bestearen ostetik datozen egunei. Bidaia luzea edo laburra egin dakieke segun eta nola aprobetxatzen dituzten emango dizkiegun aholkuak, tresnak eta ezagutzak. Besterik ez bada, zorte on eta ondo ibili!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario