
Baina ezetz jakin zeintzuk diren munduko inauteririk famatuenak? EZ? Horregatik, gure bi kazetari trebek Venezia eta Brasilgo inauteriei buruzko zenbait datu xume ekarri dizkigute:
Veneziako inauteriak mundu osoan ezagunak
dira. Oso jatorri zaharra dute. Lehenengo aztarnak 1094
urtean topatu ziren. Maskara eta mozorroei esker gizartean zeuden klaseen
arteko banaketa desagertu egiten zen. Agintariei eta aristokraziari burla
egiteko baimena zuten, inork ez baitzekien nor zen nor. Herri-festatzat duen
lehenengo dokumentu ofiziala 1296ko ediktu bat da. Bertan Errepublikaren Senatuak
garizumen bezpera jai-eguna zela adierazten zuen.
Garai hartan, eta ondorengo mende askotan,
inauteriak sei aste irauten zuen, abenduaren 26 tik hausterre-egunera arte;
batzuetan,ostera, ospakizunak urriaren lehenengo egunean hasten ziren.
Maskara eta jantzien bidez nork bere
identitatea ezkutuan gorde zezakeen, eta horrela norberaren gizarte-maila, sexua edota erlijioa kontuan hartzerik ez zegoen; bakoitzak nahi zuen
bezala joka zezakeen, jantzi eta itxura berriaren arabera. Horregatik beste
“pertsonaia” batekin topo egitean, Buongiorno
signora maschera (Egunon maskara andrea) besterik ez zen esaten. Alaitasuna eta parte hartzea ziren Veneziako
inauteriaren benetako asmoak.

Bada, gero! Hiru egunetan dantzatzeari
utzi gabe! Ez dakit enbor gisako gorputza dugun euskaldunok (gure famak hala
dio) hainbeste iraungo genukeenik; ezta Bilbokoak izanik ere!!!!
Edozelan ere, gure ikasleak jairako gogoa
dutela ondotxo erakutsi digute ostiral gizenean ekarri zituzten mozorroei
begiratuz gero, zein zein baino originalagoa. Ofizio eta lanbide gehienen
ereduak izan ditugu: kabareterak, motorzaleak, lehoiak, panterak, kolegio
pribatuko uniformedunak, musikariak, gerrilariak..., hemen utziko dizuegu
begirada bota diezaiozuen argazkiekin egin dugun bideotxoa, ea zein mozorro
gustatu zaizuen gehien.
No hay comentarios:
Publicar un comentario