lunes, 3 de febrero de 2014

MARTXOAN ERE ANTZERKIA IKUSGAI

Abenduan 3ko, euskararen egunaren inguruko ekintzetako batean gure ikastetxeko 3. mailako ikasleek aukera izan zuten Lonbo aretoko antzerkia ikusteko; ez edozein antzerki, Mikel Martinez eta Patxo Telleriak antzeztutako lan bikaina baizik. Hasiera-hasieratik atrapatu zituzten gure ikasle zaratatsuak gaiaren errealismoak eta umore arinak. Aktore biak bakarrik aritu ziren arren,  hitzek eta keinuek antzestokia bete egiten zuten; eta aktoreen presentzia soila nahikoa zen ikasleak bete-betean bereganatzeko. Zoragarria Patxo Telleriak idatziriko antzeslana, modernoa, gaztea, arina eta umoretsua. Hemen utziko dizuegu haien baimenaz grabatu genuena.



 Eta, laster, martxoaren 12an eta 13an, berriro datozkigu Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza Arriaga antzokira beste lan baten estrenaldiarekin: PANKREAS. Hemen informazioa osoa ematen duen kartela.


Gurekin etorri nahi baduzu, (ikasle, irakasle, guraso bazara ere) jarraitu hurrengo pausuak:

 1Eman izena, eta kontaktorako telefonoa edo e-maila ondoko helbidean
2- Aukeratu eguna (martxoaren 12a edo 13a)
3-Taldeentzako prezioa  (6 euro) ordaindu institutuko idazkaritzan. Azken eguna otsailak 21, ostirala,

ANIMATU ETA ZATOZ, EDERTO PASATUKO DUGU ETA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada