miércoles, 18 de diciembre de 2013

2013KO SANTOMASAK INSTITUTUAN- EGITARAUA

San Tomas eguna abenduaren 21ean ospatzen da Euskal Herri osoan; egun oso garrantzitsua dugu Donostian, Bilbon, Azpeitian etab. Jatorriz, XIX. mendean  sortu zen, baserritar asko, maizter baserrietan bizi zirenean, aldiro errenta ordaindu behar ziotelako nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko eguna hasieran San Martin (azaroaren 11) izaten bazen, azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak,odolosteak,...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.

Denborak aurrera egin ahala, ohitura hori tradizio bilakatu da. Salmentan eskainitako barazkiak, fruta eta animalien jakiak postuetan eskaintzen dituzte baserritarrek. Bilbon, adibidez, Areatzan eta Plaza Barrian jartzen dira; Donostian Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza eta Alde Zaharreko beste leku batzuk ere hartzen dituzte.
Merkatuetan baserriko produktuak erosten eta probatzen ditugu, gehien probatzen dena taloa eta txakolina dira.

Arrasaten, adibidez tradizio handikoak dira Santamasak, XIV.mendetik egiten dira, Pedro I krudelak, Gaztelako erregeak, 1351an baimendu eta legeztatu zituenetik, eta horregatik esaten da Gipuzkoako jai egunik zaharrena dela. Hasieran, bere iraupena hiru egunekoa izaten zen, 21, 22 eta 23an; gaur egun, ordea, 21an bakarrik egiten da . 


Eta, gurean, urteetako tradizioari jarraituz, aurten ere baditugu hainbat ekitaldi. Beti bezala, Gabon aurreko azken klase eguna abenduaren 21a suertatzen bada, primeran; ez bada, ez du ardurarik, berdin-berdin emango diogu agurra urtearen azkeneko klase egunei, behar den moduan zelebratzeko. Talorik ez badugu ere, oso gozoak diren txorizo bokatak eta turroi zatiak eskaintzen dizkiegu ikasleei, eta ondoko egitarauan ikusten denez, ez dugu ezer falta: bertsolariak ( aurten Arkaitz Estiballes izango da gurekin), dantza ekitaldiak, mus eta esku pilota txapelketak....,


Ondo-ondo pasa, giroa epeldu eta gozatu egoeraz hurrengo urtean indarberriturik bueltatzeko



                         
 Eta gurean, zer? Arean berandu bada ere, gure prentsako ikasle saiatuak fin ibili dira egun horretan batutako argazki eta bideoak beste proiektu batean elkarrrekin batzen. Hau da ondorioa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario