domingo, 27 de octubre de 2013
IRRATSAIO GEHIAGO
Hona hemen ikasleek prestatu duten beste saio bat gehiago. Gaurkoan 1DBHkoei jasotako mezuen berri emango dizuete Martak eta Aitorrek.
Bageneukan beste saiotxo bat joan den asteko ikasleen urtebetetzeak gogoratzeko, baina uste dugu sareko lainoan galdu egin zaizkigula!!! Ea hurrengorako errekuperatzen ditugun, nahiz eta berandu samar izan urteak bete zituztenei zorionak emateko. Barkatzen jakingo duzuelakoan..., Eta horretarako musika eta musikagile berrien lanen oparia ekartzea pentsatu dugu. Ea gustuko duzuen sarean aurkitu ditugun hurrengoak, stream eran entzun daitezkeen soul musikako adierazpenak dituzue.
EGIN ZUEN ESKAERAK, UTZI MEZUTXOAK ZER NAHI DUZUEN ENTZUN ESATEKO, ETA GUK AHAL DUGUN NEURRIAN ESKARIAK BETEKO DIZKIZUEGU :prentsa@arrigorriagabhi.net
jueves, 24 de octubre de 2013
GURE IKT ARDURADUNA JUAN CARLOS GUERRARI, SARI UGARI

Izan ere, orain dela bi urte sortu zuen "En la nube TIC" izeneko lankidetza proiektuan hezkuntza eta teknologiari buruzko gaiak plazaratzen ditu, arlo horretako web orri irakurrienetakoa izanik. Eta, lan eskerga horregatik SIMO EDUCACION erakundeak lankidetza proiektu onenaren saria eman dio("Premio al mejor proyecto colaborativo y cooperativo")
Zorionak, Juan Car!!!
Ondorioz, irratian elkarrizketa egin ziotenez, hona dakarzkizuegu hartan esandakoak.
lunes, 21 de octubre de 2013
TROKAN, LAGUNEN ARTEAN
Aurten ere, aspaldiko partez gure institutuan egiten izan dugun modura, 1DBHko ikasleak Gorlizko Troka izeneko aterpetxean bildu dira iraileko azken asteko eta urriko leheneko asteko zenbait egunetan. Irteerek bi eguneko iraupena izan dute. Han, ekitaldi eta jardueretan gogotsu parte hartu dute ikasle jatorrek ondoko bideoan ikusiko duzuenez. Ea halako egitasmoek elkar ezagutzen ez duten ikasleen arteko harreman sendorik dakarten!!!
domingo, 20 de octubre de 2013
AGENDA 21-AURTEN ERE KONPOSTAREN ALDE
AZTARNA EKOLOGIKOA
DBHko geletan aztarna ekologikoa aztertzen ari
gara. Gure aztarna ekologikoak zenbat
lur emankor erabiltzen dugun adierazten digu.
Bizimodu jasangarria izango bagenu, gutako
bakoitzak 1,8 ha lur emankor erabiliko genuke; bi futbol zelai, gutxi
gorabehera. Baina, zoritxarrez, asko eta
azkar kontsumitzen dugu. Bizkaian, batez beste, 4,66 ha erabili behar dugu
pertsonako, lau futbol zelai baino gehiago!!!!
Gure artean ere, gehiegi ari gara lurra
zigortzen. DBHko ikasleak Bizkaiko bataz bestea baino apur bat beherago
dabiltza, baina ez asko. Gure erritmoa mantenduz gero, bi lur planeta beharko
ditugu!
Horrela ezin dugu jarraitu; saia gaitezen,
bada, zentzuz jokatzen, eta kontsumitu dezagun gutxiago!!
jueves, 17 de octubre de 2013
BERRI-BERRIAK IRRATIKO ASTEKO SAIOAK
-ASMAKIZUNEKIN HASIKO GARA
-ASMAKIZUN HORIEN ERANTZUNAK
-ERREZETAK. BIZKOTXOA GUREKIN EGIN NAHI?
-ELKARRIZKETAK: Joao Gomes-i elkarrizketa
-HOROSKOPOA
-URTEBETETZEAK
-EGURALDIA: URRIAREN 14TIK 20RA BITARTEKOA
martes, 15 de octubre de 2013
AGENDA 21-AURTEN ERE KONPOSTAREN ALDE
Dakizuenez, aurten ere ekin diogu konposta lortzeko lanari. Helburu
hori buruan, Zientzia mintegikoek jantokiko fruta-azalen bilketa antolatu dute;
hemen duzue haien blogean ikusgai:
Baina,
bada gehiago ere. Gero eta zabor gutxiago sortzeko asmoz, bi konpostagai berri
ditugu. Alde batetik, kafe hondarrak. Irakasleen kafe makinak poltsa bete kafe
hondar uzten du hamabostero. Hondar horiek lehengai ezin hobeak dira konposta
lortzeko. Bestetik, eskuzapi zuriak ere hasi gara konpostatzen, materia
hezearen eta lehorraren arteko oreka mantentzen laguntzen baitute. Horrela,
gutxiago kutsatu eta gehiago konpostatuko dugu.
Eta, gainera, gela egonkorreko ikasleek kartulina eder hau egin digute, txoko berdean jartzeko:
Eskerrik asko denoi, lan ederra egiten ari zarete eta!
jueves, 10 de octubre de 2013
BERRI-BERRIAK IRRATIKO ASTE HONETAKO SAIOTXOAK
TXISTEAK
URRIKO BIGARREN ASTEKO URTEBETETZEAK
IRITZIAK- IKASLEEK PISU GEHIEGI BIZKARREAN!
FERNANDO BARREDO IRAKASLEA HOBETO EZAGUTZEN
Ikasleak zurekin ondo portatzen dira?
Nire ustez, bai. Dena den, normalean portaerarena
elkarrekikoa izaten da; hau da, ni beraiekin ondo portatzen banaiz ikasleak ere
nirekin ondo portatuko dira orokorrean.
Txikitatik nahi zenuen irakaslea
izan? Horrela ez bada zer izan nahi zenuen? eta zergatik amaitu duzu
irakaslea izaten?
Txikitan beste interes batzuk izaten nituen (jan,
jolastu…) eta batez ere Athletic taldeko futbolaria izan nahi nuen. Baina
Bilboko Errekalde auzoko institutuan ikasten nengoenean irakurtzea asko
gustatzen zitzaidan, eta klaseak ematen oso originala zen Literatura irakasle
bat neukan. Horrela hasi zen dena.
Beste institutu batera joateko aukera izango
bazenu aldatuko zinateke? zergatik?
Ez, ez nintzateke aldatuko; ezta pentsatu ere. Beste
institutu asko ezagutzen ditut, baina hemen bezain ondo eta gustura ez naiz
inon egon.
Zenbat urte daramatzazu
irakasle lanetan? Eta institutu honetan? Zein beste institututan egon
zara lanean?
Irakasle moduan 23 urte daramatzat gutxi
gorabehera. Hemen 5 urte baino gehiago daramatzat; hau nire seigarren
ikasturtea da.
Beste institutu askotan egon naiz,
adibidez Balmasedan, Bermeon, Arratzun, Derion, Erandion, Basauriko Bidebietan
eta Bilboko Gabriel Arestin, Zurbaranbarriko Ignacio Ellacurian, Atxurin...
Beste ikasgairen bat eman
duzu? Zergatik duzu gustuko gaztelania?
Behin baino gehiagotan Latina, Musika,
Etika, Etorkinentzako Gaztelania eta Euskara eman ditut.
Gaztelania nire ama-hizkuntza da eta, lehenago esan dudanez,
irakurtzea asko gustatzen zait. Horrexegatik daukat gustuko gaztelania.
Lan gogorra da?
Lana gustatzen bazaizu, ez da hain gogorra. Hala ere, nire
ustez, komentarioak eta azterketak zuzentzea da gogorrena.
Txikia zinenean zein eskolatan ikasi zenuen? eta
unibertsitatean? non ikasi zenuen euskeraz hitz egiten?
Txikitan Leioako Askartza Ikastetxean ikasi nuen. Gero
Bilboko Errekalde auzoko Institutura joan nintzen, eta handik Gasteizko Euskal
Herriko Unibertsitatera, “Filología Románica” ikastera.
Bestalde, Bilboko Juan Mateo Zabala eta Ulibarri
euskaltegietan ikasi nuen euskaraz hitz egiten, baita nire emaztegaiari esker
ere (bera Zornotzakoa eta euskaldun zaharra da).
Noizbait ikasleren bat begiko izan duzu? eta begitan hartu?
Bai, noizbait ikasle bati pilota konfiskatu egin diot. Je je.
Txantxak alde batera utzita, normala da ikasle batzuekin beste batzuekin baino
“feeling” handioagoa izatea, baina saiatu behar dugu horrek gure zuzenketetan
eta erabakietan eraginik ez izaten.
Gustatzen zaizu zuri pelota egitea? Zergatik?
Niri benetan gustatzen zaidana ikasleak, eta jendea
orokorrean, zintzoak izatea da. Ez zait gustatzen hipokrisia edo itxurakeria.
Kontatuko diguzu irakasle moduan gertatu zaizun pasadizo
barregarriren bat?
Egia esan, ez dut uste behin batean Balmasedako
Institutuan gertatutakoa barregarria izan zenik (penagarria bai), baina
kontatuko dut. Azterketa batean izan zen. Ikasle bati hasieratik nabaritzen
zitzaion oso urduri zegoela. Denboraren erdia pasata, ikaslea altxatu zen eta
beste orri bat eskatzen hurbildu zitzaidanean, ez zen konturatu, edo
ahaztu zitzaion, luzatzen zidan eskuan (ahurrean hain zuzen ere) txuleta
galanta idatzita zeukala.
Orain zuk dituzun gustuko galderak egingo dizkizugu:
Zer nahiago duzu pelikulak ikustea edo liburuak irakurtzea?
zein da zure gustukoen filma? eta gehien gustatzen zaizun liburua? Kirola egitea atsegin duzu?Zein?
Biak gustatzen zaizkit, pelikulak eta liburuak. Beharbada
nahiago dut liburuak irakurtzea. Pelikula asko dira nire gustukoenak, adibidez
“L. A. Confidential”;baina azkenetarikoetan “Cruce de caminos” asko gustatu
zait. Nire gustukoen liburua aukeratzea zailagoa da. Idazle bat aukeratuko dut:
Paul Auster.
Kirola egitea ere oso atsegin dut: tenisa, korrika eta, batez
ere, areto futbola (“fútbol sala”).
Dena den, nire zaletasun handiena -nahiz eta horretaz ez
galdetu- musika entzutea da.
Futbola gustatzen zaizu?
Praktikatzea ala telebistatik ikustea? Zein da zure futbol talderik gustukoena
eta txikitan zenuen gustukoa?
Bai, futbola gustatzen zait, eta nahiago
du pratikatzea telebistan ikustea baino. Larunbatero areto futbola praktikatzen
dut. Nire taldea Athletic-a izan da betidanik; ez ahaztu bilbotar hutsa
naizela.
Eskerrik asko gure
galdereei erantzuteagatik, hurrengora arte.
Ez horregatik, oso elkarrizketa atsegina izan da. ¡Klasean
ikusiko dugu elkar!
martes, 8 de octubre de 2013
JON ARANDIA JUBILATU ZAIGU

Ondo ibili, Jon!!!
martes, 1 de octubre de 2013
Txan-txan!!!! Badator "BERRI-BERRIAK" izeneko IRRATIA
Hemen daukagu, jada, gure 2 DBHko Irratiko ikasleak nahi zutena. Oraindik dauzkagun eragozpenak handiak dira, infraestrukturen aldetik zein lana eratzeko aldetik; zer esanik ez, daukagun tresneria ez dela oso aproposa. Hala ere, gu ere Larramendiren antzera, ezinak gainditzeko gogo itzelaz ari gara lanean. Egia esan, kazetaritza lanetan ezer gutxi dakigun arren, ekina txarra denez, ekinez ezina gaindituko dugu.
Ondorengoa da Aitanak eta Ikerrek beste 2.eneko saskibaloian jolasten duen kide bati egin zioten elkarrizketa....Bai...badakigu!... sintonia... musika, eta hainbat gauza falta ditu...Apurka-apurka, bidea luzea da eta!!!
Adi eta erne ibili, hamaika eratako saiotxo laburrak egingo baitituzte bigarren mailako Berri-Berriak irratiko ikasleek: horoskopoa, eguraldia astez aste, noren urtebetetzeak diren aste horretan zorionak opatzeko, institutuko neska-mutilen arteko txaskarrilo eta esamesak, mezuak, inkesten berri, eta beste abar luze bat, baita sukaldaritzan hasberriak zaretenontzako errezeta errezak.
Ez kokildu eta utzi zuen mezuak, iradokizunak eta nahi duzuena gure prentsako helbidean: prentsa@arrigorriagabhi.net. Zain izango gaituzue!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)