miércoles, 13 de febrero de 2013

ALEX AGINAGALDE, MATEMATIKA IRAKASLEA



Zer institututara joan zinen txikitan?
Aramaiokoa naiz baina han ez dago insttuturik, Arrasateko institutura joan nintzen, beraz.
Ze nota ateratzen zenuen matematiketan? Eta beste arlo batzuetan?
Ikasle ona nintzela esan daiteke, hau da, matematiketan nota onak ateratzen nituen;  beste arlo batzuetan ez hain txarrak. Hizkuntzetan txarragoa nintzela esan daiteke, baina ikasi, asko ikasi dut.
Zenbat institututan egon zinen gaztetan?
Bakarrean , Arrasatekoan. Ni 2DBHko lehenengo promozioa egin zuenetakoa izan nintzen. Baina,  ez nuen 1DBH egin. Zazpigarren mailara arte egin nuen eta gero zazpigarren mailatik 2DBHra pasatu nintzen zuzenean. 2DBH, 3 eta 4 eta batxilergoa 1 eta 2 Arrasateko institutuan egin nituen.
Ze unibertsitatera joan zinen?
Leioako unibertsitatera joan nintzen eta Matematika ikasi nuen bost urtez.
Eta nota onak ateratzen zenituenkarreran?
Ez hain onak; kurtso oso gogorrak eta zailak izan ziren. Nire batez besteko nota 6’99koa da.  Ondo gogoratzen dut karrera bukatu nuenean ez zidatelako bekarik eman 7ko notara iristen ez nintzelako; oso inportantea da batez bestekoaren ingurukoa ondo egitea.
Non egin zenuen lan lehen aldiz?
Lehenengoa eskola pribatu batean izan zen, DBHko ikasleekin, Oionen Araba-Errioxan. Han urtebete egon nintzen.
Ondoren nora joan zinen?
Hona etorri nintzen orain dela urte erdi. Irakaskuntzan bi urte eta erdi noa.
Youtuben ikusi dudanez EITBn atera zara matematikari buruzko  azalpenak egiten. Bideo gehiago dituzu?
Bai, “dibulgazio matematikoan” nago sartuta unibertsitatetako beste hiru irakasleekin batera. Egiten duguna da matematikak munduan erabili daitezkeela erakutsi eta leku askotan daudela jakitera eman.  Orain dela urte pare bat Bilbon erakusketa bat organizatu zen eta nik egin nituen euskarazko itzulpen guztiak eta komunikabideentzako aportazio guztiak. Erakusketa hori interneten bilatzen baduzue zenbait bideo ikusiko dituzue. Erakusketa “Imaginary Bilbao” deitzen zen eta 2011ko maiatzean egon zen Bilbon.
Ikusi dudanez klaseetara matematikari buruzko kamisetak daramatzazu. Nondik ateratzen dituzu?
Horiek dira karreran ikasbidaietan joateko bostgarren mailan ikasleek saltzen dituztenak; horrela dirua irabazten zuten eta bidaia finantza zezaketen. Karrerako kamisetak dira, beraz,  matematikarekin zerikusia izan behar dute.  Kamisetaren arabera oso egokiak iruditzen zaizkit zuei klaseak emateko, horregatik noizbehinka ekartzen ditut. Orain oso gastatuta daudenez,  ezin ditut asko erabili, eta pena ematen didate, baina kasu gutxi batzuetan erabiltzen ditut
Eta zenbat kamiseta dituzu?
8-9 gutxi gorabehera.
Zein da zure pentsamoldea gaur egungo gazteei buruz?
Ez duzuela ezer ikasten,institutuan zaudetela pentsatzen hau  “jauja” hutsa dela, eta ez zaretela konturatzen kanpoan zer dagoen; ez dago ia lanik, eta lana edukitzeko ikasketak izan behar dituzuela. Nire koadrilako bat,  erizaintza ikasi zuena, lan bila Carrefour-era joan zenean urte biko esperientzia behar zuela esan zioten. Esperientzia oso inportantea da, baina nire ustez, ikasketak garrantzitsuagoak.
Zer pentsatzen duzu gaurko gizarteari buruz? Politikaren egoera,  gobernua...
“Kabroiak" direla, "gezurtero hutsak, eta “unos jetas”; hau da, hondamenera eramango gaituztela. Ez dago eskubiderik holako portaera izatea gizartearekiko, bakoitzak lanean ordu pila bat sartzen ditu eta gero haiek datozean ez dute ezer egiten; guk baino gehiago kobratzen dute (kobratu baino gehiago lapurtu egiten dute eta nahiago hori ez egitea) .Gainera, diruarekin “trapitxeoak" eta gezurrak esaten dituzte. Nik politikaz pixka bat paso egiten dut, ez zait askorik interesatzen; gainera gizartea oso ustelduta dago...
Dakidanez matematika oso gustuko duzu, baina institututik aparte, beste leku batean parktikatzen duzu?
Bai, asko gustatzen zait, eta etxean ere praktikatzen dut.  Gustuko dut klasean ematen dudana menderatzea eta hori erraza denez, jakintza gehiago lortzea ere gustatzen zait, eta horretarako nire kontura gauza bereziak egiten ditut. Askotan ez dut ezer lortzen. Kalkuluak eta buruketak egiten denbora pasatzea ez zait axola, ongi pasatzen dudalako.
Zer da gehien gustatzen zaizuna matematiketan?
Matematikaren historia. Matematikaren historia oso erabilgarria ikusten dut irakaskuntzarako, nahiz eta konplikaua izan aplikatzeko orduan. Zuentzat ikasleontzat matematikak txakur berde bat bezalakoak
dira, baina benetan gauza interesgarriak dituzte. Historiaren ikuspuntutik esplikatuko bagenizkizue errazago egingo litzaizkizueke.
Zein da gehien gustatzen zaizun matematikaria?
Leonhard Euler XVIII. mendeko matematikari suitzarra izan zen. Berak bakarrik milaka eta milaka matematikazko testuak idatzi zituen. XX mende hasieran hasi ziren bere lan guztiak inprimatzen eta gaur-egun oraindik ere horretan dihardute. 500 orriko 100 bolumen inprimatu dituzte eta oraindik ez dute amaitu. Imajinatu zenbat eta zenbat ideia bikain izan zituen gizon horrek. Berari zor dizkiogu gaur eguneko matematikoko sinbolo asko eta asko.
Egia al da matematikari buruzko tatuajeak dituzula zure gorputzean?
Bakarra daukat.
Zer da? Non daukazu?
Orkatilan daukat eta PI zenbakiaren sinboloa da. Orain dela 3 urte egin nuen. Ez naiz bakarra, ezagutzen ditut beste matematikari batzuk PI letra daukatenak gorputzeko beste leku batzuetan.
Lehen esan duzu medikuntza ikasi zuen lagun bat zenuela. Zure koadrilako norbaitek ikasi du zurekin matematika?
Ez. Uste dut ni naizela Aramaioko matematikari bakarra. Izan ere,  matematika  ikasi duten lagunak ere baditut, baina horiek  karreran ezagutu nituen.
Noiz arte pentsatu duzu institutu honetan geratzea?
Uzten didaten arte.
Gustatuko litzaizuke beste institutu batera joatea?
Denetik probatu  behar da nire ustez; leku berean geratzea ez da egokia. Bestelako jendea ezagutzea oso
interesgarria da.
Zuk emango al zenituzke matematikako klaseak unibertsitate batean?
Eman, eman ditzaket, baina unibertsitatean klaseak ematen hasten zarenean doktoretza eskatzen dizute, eta nik ez daukat.  Lortzeko tesia egin beharko nuke. Gustatuko litzaidake, baina hori beste gauza bat da, koplikatuagoa da. 5 urtez egon beharko nuke lanean formulen bidez matematika munduan zerbait aurkitzeko, eta hori oso zaila da.
Eskerrak emango dizkiogu gure matematikako irakasleari egindako galderei horren gustura erantzuteagatik.
Hemen utziko dizuegu sarean aurkitu dugun Alexek parte hartu duen audioa
 
Asier Roman eta Amaia Ortiz de Guinea

1 comentario: