jueves, 14 de febrero de 2013

2013RAKO HOROSKOPOA

Berandu, bai, berandu ibili gara aurtengo horoskopoa ateratzen. Egia esan, gure kazetari eta astronomoek izarrei begira luze egon ostean, ez dituzte haiek egiten izan dituzten keinuak argi intrepetatzen izan; beraz, luzaroago egon behar izan dute adi, horoskopoko aldi bakoitzari buruz  adierazi nahi zietena ondotxo jakin arte. Erne egon eta kasu egin, jakintsuen ustez ez omen da txantxetakoa!!!!!!
                       ARIES: martxoaren 21etik apirilaren 20ra
Dirua: Zure lehengusuak lapurretan egingo dizu.Kontuz!!! Gorde ondo koltxoipean!!!
Maitasuna: Aberats batekin ezkonduko zara, eta hura hil ondoren bere herentzia jasoko duzu. Zuk bai zorte ona!!!!!Ay ene!!!!!
Osasuna: Bizikleta-istripua izango duzu eta sudurra apurtuko zaizu. Kontuz bideko tronkamaileekin, ez estropozorik egin!!!

                                  TAURO: apirilaren 21etik maiatzaren 20ra
Dirua: Kotxea ordaindu behar duzu, eta etxeko hipoteka? Guztia kenduko dizute. Ez egin maletarik, horiek ere kendu egingo dizkizute eta!!!
Maitasuna: Zure neska/mutilaguna trabestia da. Zer egingo diogu, bada? Mundua aukerez betea dago!!! Brasilgo inauterietara joan zaitezkete eta zoriontsu izan!!!
Osasuna: Kontuz labanekin. Arriskuan zaude. Badaezpada, ez sartu sukaldean!!!!!

                                GEMINIS: maiatzaren 21etik ekainaren 20ra
Dirua: Lanean lanpostu hobea emango dizute. Akabo orain arte izan dituzun diru-arazoak!! Joan Eroskira eta egin erosketak hilabete osorako!!!
Maitasuna: Zure emazte/senarra izango dena Star-Warsen ekitaldi baten ezagutu duzu Cheewakaz mozorrotuta. Soldata gehigarriak txanputan gastatu beharko dituzu!!!
Osasuna: Benetako Cheewakak hanka jango dizu. Burdinazko ikaragarrizko hanka ederrak jartzen dituzte Osakidetzan!!! Ez arduratu!!!! 

                                  KANTZER: ekainaren 21etik uztailaren 20ra
Dirua: Loteria jokatzea agian ondo etorriko litzaizuke. Ez izan horren zekena eta gutxienez primitiba egiteko lerro bi jokatu!!!!
Maitasuna: Oso txarto pasatuko duzu hurrengo 25464 urteetan. Beraz, lasai hartu eta Cancunera bidaiatu nahi adina gozatzeko. Besterik ezean!!!!
Osasuna: Zure horoskopoko izenak esaten duen bezala, kontuz, medikuarenera joan! minbizia izateko arriskua izan dezakezu eta. Lasai! sustoa besterik ez da izango!!

                               LEO : uztailaren 21etik abuztuaren 20ra
Dirua: Daukazun diru guztia faltsua da. Beraz, ahaztu Suitzara eramatea!!! Berriro hasi beharko duzu "trapitxeoak" egiten!!!!
Maitasuna: Bakarrik hilko zara; Ez ardurarik hartu: beste guztiok ere bai!! Ay! Hori kontsolamendua!!!
Osasuna: Afrikako Safaritik etorri zinetetik elefante konplexua duzu, tronpa altxa eta tronpa altxa besterik ez duzu egiten!!!

                            VIRGO: abuztuaren 21etik irailaren 20ra


Dirua: Bizitzan ez zaizu dirurik faltatuko. Midas erregeari gertatzen zitzaion antzera, zer ukitu, hura urre bihurtu!!!
Maitasuna: Zure mutil/neskalaguna beste batekin joango da. Ez desesperatu!!! nahi adina neska/mutil izango duzu eulien antzera zure inguruan dantzan, diruak eztiarena egiten baitu: zomorro guztiak bere gozoan harrapatzen ditu!!!
Osasuna: Bihotzekoak izango dituzu, hainbat ordu batean. Hala ere, munduko larrialdietako talderik onena erosteko beste diru duzunez berriro nahi adina jan eta edaten jarrai dezakezu!! 

                               LIBRA: irailaren 21etik urriaren 20ra
Dirua: Las Vegas-era joan, eta casino guztietan jokatu daukazun guztia...ea zorterik duzun!!!!! Bitartean gozatu !!!
Maitasuna: Iruzurti batekin ezkonduko zara eta guztia kenduko dizu. Bere esklabu bihurtuko zaitu.
Osasuna: Joan tiro eremu batera, seguru oso ondo pasatuko duzula; azkenaldian senarraren/emaztearen erruagatik pilatu duzun estresa kentzeko bide ona!!!!

                      ESKORPION: urriaren 21tik azaroaren 20ra
Dirua: Amazonia oihanera joango zara bizitzera txiroa zarelako; Izan ere,han biluzik ere bizi daiteke. Zer ondo erosketak egitera joan gabe!!!!!! ezta zer garbiturik ere!!!!! Hura bizimodua!!!!
Maitasuna: Tximino bati sekulako kariñoa hartuko diozu...maitasuna dela??? Nork jakin, inor ez da hara joango zer demontre zabiltzan begiratzera!!!!!
Osasuna: Eskorpioi batek ziztatuta hil, hil, ez zara hilko, baina oso larri ibiliko zara. Eskerrak tximinoak ematen dizun arreta lehen mailakoa den!!!!!.        

                               SAGITARIO:azaroaren 21etik abenduaren 20ra
Dirua: Altxor inka bat aurkituko duzu eta famatua egingo zara. India Jones berria jaio da!!! Zorionekoa zu!!!
Maitasuna: Maitemindu egingo zaren arren, hark zutaz paso egingo du. Ez egon negarrez bazter batean. Komunikabideek ematen dizuten aukera baliatu senargai/emaztegaiaren bila zabiltzala adierazteko. Multzoka agertuko zaizkizu amorante berriak!!!!
Osasuna: Oso deprimituta egongo zara eta 4 aldiz zure buruaz beste egin nahi izango duzu, baina ez zaizu inoiz ezer gertatuko, Prozac-ei eskerrak. Gero, hotzeri nimiño batek akabatuko zaitu.

                       KAPRIKORNIO: abenduaren 21etik urtarrilaren 20ra
Dirua:  Denboraldi honetan ondo joango zaizu. Apostatu dena zortea izango duzu eta. Loterian baino hobe zaldi lasterketetan. Adi "Miraflores" izeneko zaldiari!!!!
Maitasuna: Gustatzen zaizun mutil/neskaren gustukoa zara, ez pentsatu bi aldiz, zuzenean jo haren besoetara eta musu eder batez urteetarako izango den maitasunari hasiera eman.
Osasuna: Bikain joango zaizu, baina kontuz udazkenaren azken hilabetean zeozer gertatuko zaizu...,edan duzun garagardoa gaizki zegoela...? pozoinduta? Ay, ama!!!!

                          AKUARIO: urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra
Dirua: Maletak egiten hasi; hipoteka ordaintzeko nahiko dirurik ez duzunez etxea kenduko dizute. Ea zubipean bizi behar duzun!!!
Maitasuna: Begiratu zure inguruan, norbaiten gustukoa zara!! betaurrekoak garbitu ezean, keinuka duzun neska/ mutil hori ezin izango duzu ikusi.
Osasuna: Ohean egoteko ohitura hartzen hasi koman geratuko zarelako auto istripu baten ondorioz. Hala ere, esnatzean, dantzan nekatu ezinik ibiliko zara!!! Hala! John Travolta!!!!!

                            PISCIS: otsailaren 21etik martxoaren 20ra
Dirua: Ondo joango zaizu diru kontuetan, baina kontuz non gordetzen duzun, banketxeetako "preferenteak " erosi batituzu, jai duzulako
Maitasuna: Bihar maitasuna aurkituko duzu, eta matematekari aberats bat izango da. Ezkondu egingo zarete, eta 14 seme izango dituzue. Nik, zu izanik, kontatzen ahaztuko nuke
Osasuna: Autobus batek gainetik pasatu egingo dizu. Baina Euskal Herriko sorgin eta izpiritu guztiek lagunduko dizute arima lurretik, sats eginda zauden toki horretatik, altxatzen. Ondorioz hezur guztiak txikle eginda izango dituzu. Aspirinak hartu!!

Irudiak politak iruditzen zaizkizue, ezta? ba gure ikasle ohia MAITE GUTIERREZek propio guretzat egindakoak dira. Laster ikusiko dituzue hemen hari egindako elkarrizketa eta irudiak, adi bazaudete blogean noizean behin sartuz,  ikusi eta gozatu egingo dituzue.
 Iker Lezameta, Luken Del Blanco eta Joseba Sarachaga

3 comentarios:

  1. Baina zergatik tokatu zait niri? orain kale gorrian egongo naiz eta dantza egitea nahi duzue! zuel burutik jota zaudete. :(

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Guk izarren esanahia interpretatu besterik ez dugu egiten

      Eliminar
    2. hori zuek esaten duzue, baina egia zera da: Akuarikook oso jatorrak, argiak eta ikaragarriak garenez, gure kontra zaudete. :P

      Eliminar