Ikasle eta irakasle talde bat lanean ibiltzen da urtean zehar institutuan euskararen erabilera bultzatzeko eta indartzeko. Jo eta ke, Euskararen Eguna, Santo Tomas, bertso saioak, dantza saioak, herri kirolak, txartel, piropo, pegatina lehiaketak,... eta hainbat eta hainbat kontu gehiagotan. Lan eta lan, edozertarako prest beti.
lunes, 25 de febrero de 2013
URDAIBAIRA IRTEERA
Ikasle eta irakasle talde bat lanean ibiltzen da urtean zehar institutuan euskararen erabilera bultzatzeko eta indartzeko. Jo eta ke, Euskararen Eguna, Santo Tomas, bertso saioak, dantza saioak, herri kirolak, txartel, piropo, pegatina lehiaketak,... eta hainbat eta hainbat kontu gehiagotan. Lan eta lan, edozertarako prest beti.
jueves, 14 de febrero de 2013
2013RAKO HOROSKOPOA
Berandu, bai, berandu ibili gara aurtengo horoskopoa ateratzen. Egia esan, gure kazetari eta astronomoek izarrei begira luze egon ostean, ez dituzte haiek egiten izan dituzten keinuak argi intrepetatzen izan; beraz, luzaroago egon behar izan dute adi, horoskopoko aldi bakoitzari buruz adierazi nahi zietena ondotxo jakin arte. Erne egon eta kasu egin, jakintsuen ustez ez omen da txantxetakoa!!!!!!
Dirua: Zure lehengusuak lapurretan egingo dizu.Kontuz!!! Gorde ondo koltxoipean!!!
Maitasuna: Aberats batekin ezkonduko zara, eta hura hil ondoren bere herentzia jasoko duzu. Zuk bai zorte ona!!!!!Ay ene!!!!!
Osasuna: Bizikleta-istripua izango duzu eta sudurra apurtuko zaizu. Kontuz bideko tronkamaileekin, ez estropozorik egin!!!
Dirua: Kotxea ordaindu behar duzu, eta etxeko hipoteka? Guztia kenduko dizute. Ez egin maletarik, horiek ere kendu egingo dizkizute eta!!!
Maitasuna: Zure neska/mutilaguna trabestia da. Zer egingo diogu, bada? Mundua aukerez betea dago!!! Brasilgo inauterietara joan zaitezkete eta zoriontsu izan!!!
Osasuna: Kontuz labanekin. Arriskuan zaude. Badaezpada, ez sartu sukaldean!!!!!
Dirua: Lanean lanpostu hobea emango dizute. Akabo orain arte izan dituzun diru-arazoak!! Joan Eroskira eta egin erosketak hilabete osorako!!!
Maitasuna: Zure emazte/senarra izango dena Star-Warsen ekitaldi baten ezagutu duzu Cheewakaz mozorrotuta. Soldata gehigarriak txanputan gastatu beharko dituzu!!!
Osasuna: Benetako Cheewakak hanka jango dizu. Burdinazko ikaragarrizko hanka ederrak jartzen dituzte Osakidetzan!!! Ez arduratu!!!!
Dirua: Loteria jokatzea agian ondo etorriko litzaizuke. Ez izan horren zekena eta gutxienez primitiba egiteko lerro bi jokatu!!!!
Maitasuna: Oso txarto pasatuko duzu hurrengo 25464 urteetan. Beraz, lasai hartu eta Cancunera bidaiatu nahi adina gozatzeko. Besterik ezean!!!!
Osasuna: Zure horoskopoko izenak esaten duen bezala, kontuz, medikuarenera joan! minbizia izateko arriskua izan dezakezu eta. Lasai! sustoa besterik ez da izango!!
Dirua: Daukazun diru guztia faltsua da. Beraz, ahaztu Suitzara eramatea!!! Berriro hasi beharko duzu "trapitxeoak" egiten!!!!
Maitasuna: Bakarrik hilko zara; Ez ardurarik hartu: beste guztiok ere bai!! Ay! Hori kontsolamendua!!!
Osasuna: Afrikako Safaritik etorri zinetetik elefante konplexua duzu, tronpa altxa eta tronpa altxa besterik ez duzu egiten!!!
Dirua: Bizitzan ez zaizu dirurik faltatuko. Midas erregeari gertatzen zitzaion antzera, zer ukitu, hura urre bihurtu!!!
Maitasuna: Zure mutil/neskalaguna beste batekin joango da. Ez desesperatu!!! nahi adina neska/mutil izango duzu eulien antzera zure inguruan dantzan, diruak eztiarena egiten baitu: zomorro guztiak bere gozoan harrapatzen ditu!!!
Osasuna: Bihotzekoak izango dituzu, hainbat ordu batean. Hala ere, munduko larrialdietako talderik onena erosteko beste diru duzunez berriro nahi adina jan eta edaten jarrai dezakezu!!
Dirua: Las Vegas-era joan, eta casino guztietan jokatu daukazun guztia...ea zorterik duzun!!!!! Bitartean gozatu !!!
Maitasuna: Iruzurti batekin ezkonduko zara eta guztia kenduko dizu. Bere esklabu bihurtuko zaitu.
Osasuna: Joan tiro eremu batera, seguru oso ondo pasatuko duzula; azkenaldian senarraren/emaztearen erruagatik pilatu duzun estresa kentzeko bide ona!!!!
Dirua: Amazonia oihanera joango zara bizitzera txiroa zarelako; Izan ere,han biluzik ere bizi daiteke. Zer ondo erosketak egitera joan gabe!!!!!! ezta zer garbiturik ere!!!!! Hura bizimodua!!!!
Maitasuna: Tximino bati sekulako kariñoa hartuko diozu...maitasuna dela??? Nork jakin, inor ez da hara joango zer demontre zabiltzan begiratzera!!!!!
Dirua: Altxor inka bat aurkituko duzu eta famatua egingo zara. India Jones berria jaio da!!! Zorionekoa zu!!!
Maitasuna: Maitemindu egingo zaren arren, hark zutaz paso egingo du. Ez egon negarrez bazter batean. Komunikabideek ematen dizuten aukera baliatu senargai/emaztegaiaren bila zabiltzala adierazteko. Multzoka agertuko zaizkizu amorante berriak!!!!
Osasuna: Oso deprimituta egongo zara eta 4 aldiz zure buruaz beste egin nahi izango duzu, baina ez zaizu inoiz ezer gertatuko, Prozac-ei eskerrak. Gero, hotzeri nimiño batek akabatuko zaitu.
Dirua: Denboraldi honetan ondo joango zaizu. Apostatu dena zortea izango duzu eta. Loterian baino hobe zaldi lasterketetan. Adi "Miraflores" izeneko zaldiari!!!!
Maitasuna: Gustatzen zaizun mutil/neskaren gustukoa zara, ez pentsatu bi aldiz, zuzenean jo haren besoetara eta musu eder batez urteetarako izango den maitasunari hasiera eman.
Osasuna: Bikain joango zaizu, baina kontuz udazkenaren azken hilabetean zeozer gertatuko zaizu...,edan duzun garagardoa gaizki zegoela...? pozoinduta? Ay, ama!!!!
Dirua: Maletak egiten hasi; hipoteka ordaintzeko nahiko dirurik ez duzunez etxea kenduko dizute. Ea zubipean bizi behar duzun!!!
Maitasuna: Begiratu zure inguruan, norbaiten gustukoa zara!! betaurrekoak garbitu ezean, keinuka duzun neska/ mutil hori ezin izango duzu ikusi.
Osasuna: Ohean egoteko ohitura hartzen hasi koman geratuko zarelako auto istripu baten ondorioz. Hala ere, esnatzean, dantzan nekatu ezinik ibiliko zara!!! Hala! John Travolta!!!!!
Dirua: Ondo joango zaizu diru kontuetan, baina kontuz non gordetzen duzun, banketxeetako "preferenteak " erosi batituzu, jai duzulako
Maitasuna: Bihar maitasuna aurkituko duzu, eta matematekari aberats bat izango da. Ezkondu egingo zarete, eta 14 seme izango dituzue. Nik, zu izanik, kontatzen ahaztuko nuke
Osasuna: Autobus batek gainetik pasatu egingo dizu. Baina Euskal Herriko sorgin eta izpiritu guztiek lagunduko dizute arima lurretik, sats eginda zauden toki horretatik, altxatzen. Ondorioz hezur guztiak txikle eginda izango dituzu. Aspirinak hartu!!
Irudiak politak iruditzen zaizkizue, ezta? ba gure ikasle ohia MAITE GUTIERREZek propio guretzat egindakoak dira. Laster ikusiko dituzue hemen hari egindako elkarrizketa eta irudiak, adi bazaudete blogean noizean behin sartuz, ikusi eta gozatu egingo dituzue.
miércoles, 13 de febrero de 2013
ALEX AGINAGALDE, MATEMATIKA IRAKASLEA
Aramaiokoa naiz baina han ez dago insttuturik, Arrasateko institutura joan nintzen, beraz.
Ze nota ateratzen zenuen matematiketan? Eta beste arlo batzuetan?
Ikasle ona nintzela esan daiteke, hau da, matematiketan nota onak ateratzen nituen; beste arlo batzuetan ez hain txarrak. Hizkuntzetan txarragoa nintzela esan daiteke, baina ikasi, asko ikasi dut.
Zenbat institututan egon zinen gaztetan?
Bakarrean , Arrasatekoan. Ni 2DBHko lehenengo promozioa egin zuenetakoa izan nintzen. Baina, ez nuen 1DBH egin. Zazpigarren mailara arte egin nuen eta gero zazpigarren mailatik 2DBHra pasatu nintzen zuzenean. 2DBH, 3 eta 4 eta batxilergoa 1 eta 2 Arrasateko institutuan egin nituen.
Ze unibertsitatera joan zinen?
Leioako unibertsitatera joan nintzen eta Matematika ikasi nuen bost urtez.
Eta nota onak ateratzen zenituenkarreran?
Ez hain onak; kurtso oso gogorrak eta zailak izan ziren. Nire batez besteko nota 6’99koa da. Ondo gogoratzen dut karrera bukatu nuenean ez zidatelako bekarik eman 7ko notara iristen ez nintzelako; oso inportantea da batez bestekoaren ingurukoa ondo egitea.
Non egin zenuen lan lehen aldiz?
Lehenengoa eskola pribatu batean izan zen, DBHko ikasleekin, Oionen Araba-Errioxan. Han urtebete egon nintzen.
Ondoren nora joan zinen?
Hona etorri nintzen orain dela urte erdi. Irakaskuntzan bi urte eta erdi noa.
Youtuben ikusi dudanez EITBn atera zara matematikari buruzko azalpenak egiten. Bideo gehiago dituzu?
Bai, “dibulgazio matematikoan” nago sartuta unibertsitatetako beste hiru irakasleekin batera. Egiten duguna da matematikak munduan erabili daitezkeela erakutsi eta leku askotan daudela jakitera eman. Orain dela urte pare bat Bilbon erakusketa bat organizatu zen eta nik egin nituen euskarazko itzulpen guztiak eta komunikabideentzako aportazio guztiak. Erakusketa hori interneten bilatzen baduzue zenbait bideo ikusiko dituzue. Erakusketa “Imaginary Bilbao” deitzen zen eta 2011ko maiatzean egon zen Bilbon.
Ikusi dudanez klaseetara matematikari buruzko kamisetak daramatzazu. Nondik ateratzen dituzu?
Horiek dira karreran ikasbidaietan joateko bostgarren mailan ikasleek saltzen dituztenak; horrela dirua irabazten zuten eta bidaia finantza zezaketen. Karrerako kamisetak dira, beraz, matematikarekin zerikusia izan behar dute. Kamisetaren arabera oso egokiak iruditzen zaizkit zuei klaseak emateko, horregatik noizbehinka ekartzen ditut. Orain oso gastatuta daudenez, ezin ditut asko erabili, eta pena ematen didate, baina kasu gutxi batzuetan erabiltzen ditut
Eta zenbat kamiseta dituzu?
8-9 gutxi gorabehera.
Zein da zure pentsamoldea gaur egungo gazteei buruz?
Ez duzuela ezer ikasten,institutuan zaudetela pentsatzen hau “jauja” hutsa dela, eta ez zaretela konturatzen kanpoan zer dagoen; ez dago ia lanik, eta lana edukitzeko ikasketak izan behar dituzuela. Nire koadrilako bat, erizaintza ikasi zuena, lan bila Carrefour-era joan zenean urte biko esperientzia behar zuela esan zioten. Esperientzia oso inportantea da, baina nire ustez, ikasketak garrantzitsuagoak.
Zer pentsatzen duzu gaurko gizarteari buruz? Politikaren egoera, gobernua...
“Kabroiak" direla, "gezurtero hutsak, eta “unos jetas”; hau da, hondamenera eramango gaituztela. Ez dago eskubiderik holako portaera izatea gizartearekiko, bakoitzak lanean ordu pila bat sartzen ditu eta gero haiek datozean ez dute ezer egiten; guk baino gehiago kobratzen dute (kobratu baino gehiago lapurtu egiten dute eta nahiago hori ez egitea) .Gainera, diruarekin “trapitxeoak" eta gezurrak esaten dituzte. Nik politikaz pixka bat paso egiten dut, ez zait askorik interesatzen; gainera gizartea oso ustelduta dago...
Dakidanez matematika oso gustuko duzu, baina institututik aparte, beste leku batean parktikatzen duzu?
Bai, asko gustatzen zait, eta etxean ere praktikatzen dut. Gustuko dut klasean ematen dudana menderatzea eta hori erraza denez, jakintza gehiago lortzea ere gustatzen zait, eta horretarako nire kontura gauza bereziak egiten ditut. Askotan ez dut ezer lortzen. Kalkuluak eta buruketak egiten denbora pasatzea ez zait axola, ongi pasatzen dudalako.
Zer da gehien gustatzen zaizuna matematiketan?
Matematikaren historia. Matematikaren historia oso erabilgarria ikusten dut irakaskuntzarako, nahiz eta konplikaua izan aplikatzeko orduan. Zuentzat ikasleontzat matematikak txakur berde bat bezalakoak
dira, baina benetan gauza interesgarriak dituzte. Historiaren ikuspuntutik esplikatuko bagenizkizue errazago egingo litzaizkizueke.
Zein da gehien gustatzen zaizun matematikaria?
Leonhard Euler XVIII. mendeko matematikari suitzarra izan zen. Berak bakarrik milaka eta milaka matematikazko testuak idatzi zituen. XX mende hasieran hasi ziren bere lan guztiak inprimatzen eta gaur-egun oraindik ere horretan dihardute. 500 orriko 100 bolumen inprimatu dituzte eta oraindik ez dute amaitu. Imajinatu zenbat eta zenbat ideia bikain izan zituen gizon horrek. Berari zor dizkiogu gaur eguneko matematikoko sinbolo asko eta asko.
Egia al da matematikari buruzko tatuajeak dituzula zure gorputzean?
Bakarra daukat.
Zer da? Non daukazu?
Orkatilan daukat eta PI zenbakiaren sinboloa da. Orain dela 3 urte egin nuen. Ez naiz bakarra, ezagutzen ditut beste matematikari batzuk PI letra daukatenak gorputzeko beste leku batzuetan.
Lehen esan duzu medikuntza ikasi zuen lagun bat zenuela. Zure koadrilako norbaitek ikasi du zurekin matematika?
Ez. Uste dut ni naizela Aramaioko matematikari bakarra. Izan ere, matematika ikasi duten lagunak ere baditut, baina horiek karreran ezagutu nituen.
Noiz arte pentsatu duzu institutu honetan geratzea?
Uzten didaten arte.
Gustatuko litzaizuke beste institutu batera joatea?
Denetik probatu behar da nire ustez; leku berean geratzea ez da egokia. Bestelako jendea ezagutzea oso
interesgarria da.
Zuk emango al zenituzke matematikako klaseak unibertsitate batean?
Eman, eman ditzaket, baina unibertsitatean klaseak ematen hasten zarenean doktoretza eskatzen dizute, eta nik ez daukat. Lortzeko tesia egin beharko nuke. Gustatuko litzaidake, baina hori beste gauza bat da, koplikatuagoa da. 5 urtez egon beharko nuke lanean formulen bidez matematika munduan zerbait aurkitzeko, eta hori oso zaila da.
Eskerrak emango dizkiogu gure matematikako irakasleari egindako galderei horren gustura erantzuteagatik.
Hemen utziko dizuegu sarean aurkitu dugun Alexek parte hartu duen audioa
Asier Roman eta Amaia Ortiz de Guinea
domingo, 10 de febrero de 2013
INAUTERIAK EUSKAL HERRIAN
Euskal Herriko
antzinako tradizioari loturik, herri txikietan nahiz hirietan ospatzen diren
inauteriak egiten dira. Herri eta egun desberdinetan ospatzen diren erromatar
garaitik datozkigun jaiak dira.
Eta Noiz ospatzen dira?
Garizuma aurretik ospatzen dira tradizio katolikoa duten herrietan bereziki.
Erdal hitzaren jatorria latinetik datorela ikus dezakezue: Carnaval hitza=
Carne (haragi) levare(utzi). Hala bizkaierazko hitzaren jatorriak esanahi
antzekoa luke: aratuzteak (haragia jateari utziko zaion aldia, eta inautek
"inausi", kimaketaz izango luke zerikusia, udaberriaren etorrera
ospatzeko garaiaz
Ikusgarriak eta
ikaragarriak dira egiten diren kalejirak, dantzak, danborradak, antzerkiak,
jolasak etab. Hemen herri batzuk aipatuko dizkizuegu, ea zer deritzozuen!!
zangozaikastola5.blogspot.com |
Bizkaian: Mundaka eta
Markinakoak dira aipagarrienak.
Mundakan igande inauterian,
gizon eta mutil talde handi bat (atorrak) kaleratzen da, musika jotzen
eta abesten. Zuriz jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren
zuzendaria izan ezik. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta
papilote handiak pintatzen dituzte haien aurpegietan.
Markinan inauteri ospakizun bereziak daude. Zahagi
dantza da ezagunena zortzi lagunen artean egiten dena. Horien aurretik hartzaren
pertsonaia ibiltzen da, zaintzaile batekin, inguruko jendea izutzen. Antzara-jokoa
ere zaldi gainean egiten den ikuskizun polita duzue.
Zuberoan: neguko maskaradak
dira bereizgarrienak. Maskaradetan dantza ibiltariak, jolasak, txantxak,
janzkera deigarriak, herriaren parte-hartzea, erakusketak, lanbideen
antzezpenak, arraza baztertuen antzezpenak, eta musikarekin biltzen dira kalez
kale. Bi talde ia antagonikoetan banatzen dira: batetik gorriak ditugu,
dotore jantzita daude, ordenatuak dira eta dantzaren pauso eta mugimenduetan
txukunak; eta, bestetik beltzak ditugu, desordenatuak eta
maltzurrak direnak, ibiltariak zirikatzen dituzte, oihu egiten dute eta,
noizean behin, barrikadak egiten dituzte.
Nafarroan: Lantz ,Unanue,
Ituren eta Zubieta dira aipagarrienak, itzelezko jaiak egiten baitituzte.
Lantzen astelehen eta astearte
inauterian izaten da festa. Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot,
Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru
bat metroko panpina da. Asteartean enparantzara eramaten dute Txatxoez
inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botatzen dute
erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren gorpuarekin. Zortzikoa dantzatzen
da suaren inguruan.
Unanun, Mamoxarroak zuriz jantzitako gazteak dira,
gerriko beltz edo gorriz, eta kriskitinak soinean, aurpegia
metalezko maskara batez estalita; inaute-astearteko arratsaldean
kalera irteten dira makilaz armaturik, kalean harrapatzen duten edonor
jotzeko. Muttuak emakumez jantzitako pertsonaiak dira,
gehienak makilaz armaturik baina kolore biziekin jantzita eta kriskitinik
gabe; herri afari batez bukatzen da inauteria. (erabili.com-etik hartuta eta
moldatua)
Ituren eta Zubietan Joalduna edo zanpantzarrak
dira pertsonaia tradizionalak. Herri bateko eta bestekoen janzkera desberdina da:
iturengoek ardi-larru bikoitza eta zapi gorriak daramatzate soinean;
Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute
isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano horri Ttuntturroa
esaten zaio. Horregatik ematen zaie joaldunek “Ttuntturroak” izena.
Gipuzkoan, Donostia eta Tolosa
dira ezagunenak, eta gaur egun jende asko eta asko joaten da bi herri
horietara.
Donostian: 1814 urtetik ospatzen dira,
lehenengo erreferentzia historikoen arabera, konpartsa eta karrozen
desfileekin, bereziki. 1924 urtean jokoa eta mozorroak debekatu eta frankismoaren garaia bukaturik,
1978 urtean hasi ziren berriz ere. Kaldereroen festa da entzutetsuena
Tolosan Inauteriak baserri
giroari esker mantendu dira. Aipagarriak ostegun gizen eta ostiral
melar egunak. Tolosa bera mozorro izugarria bihurtzen da. Zezenketak,
karrozen desfileak, konpartsak, lehiaketak eta abarrek sekulako giro alai eta
zaratatsua ematen diote herriari, Tolosa erreferentziako hiri-inauteri bilakatu
dutena.
Araban Zalduondoko jaiak dira
entzutetsuenak Markitos pertsonaiarekin, traje beltza eta gorbata eta
guztiz jantziriko panpinak arrautza azalez egindako lepokoa darama; asto baten gainean
paseatzen dute herri osoan zehar, gero sei metro luzeko makila baten puntan
orduetan uzten dutelarik. Azkenik arratsaldeko saioan epaiketa egiten diote
Markitos errudunari.
Aipatutako
herri eta hiriez gain, gaur egun nonahi dauzkagu desfile, dantza, antzerki eta
abar, negu gordinari agur esateko prest, natura bere lozorrotik esna dadin,
antzinakoek egiten zutenaren antzera. Mozorroturik joatea da tokietako bazter
guztietan jendeari gehien gustatzen zaiona. Gure ikastetxean ere, nahiz eta
ekitaldi berezirik egin ez, ikasleek arratsaldean eta ondorengo egunetan biziko
dutenearen keinu txikiak utzi dizkigute, nahi izan duten erara jantzita
etorririk. Imajinazioa ez dute falta!!!!!
Aroa Elvira eta Julen Barcenilla
martes, 5 de febrero de 2013
On Kixote piktogrametan
Joan den igandean Institutu eguna izan genuen gurean. Urtero bezala, ikastetxeko laborategi, marrazketa gela, liburutegi eta bestelako gelak zabalik izan ziren etorritako jendeari zenbat gauza egiten ditugun erakusteko. Horietako bat Gaztelerako mintegikoek prestatutakoa izan zen. Laugarren mailako ikasleak On Kixoteren gorabeherekin ibili direnez, hona hemen zein ideia bikaia burutatu zitzaien : piktogramak egitea
Garai batekoek ezin ditugu telebistan emandako marrazki bizidunak ahaztu. Ondo baino hobeto eman ziguten, era animatuan, Cerbantesen liburu ospetsuan gertaturikoen berri. Zuek ere, istorioa ezagutzen ez baduzu hemen utziko dizuegu telebistako saioen kapitulu bat
GELA EGONKORREKOAK, KONTSUMO TAILERRETAN

Urtarrilaren
22an, Gela Egonkorreko ikasleok, Mikel, Karla, Miren, Eneko, Dani eta Iñaki Bilbora
joan ginen trenez, kontsumo tailerra egitera.
Tailerra zaborraren
birziklaketari buruz izan zen, eta bertan, irudidun txartelen bidez zabor
bakoitza non bota behar genuen ikusten aritu ginen.

Esperientzia
polita izan zen eta oso baliagarria.
Zuek birziklatzen
duzue?
Ezetz jakin zer
botatzen den kontenedore laranjan?
ZAIN DEZAGUN INGURUGIROA!!!
Carla, Miren eta Mikel( Gela egonkorreko ikasleak)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)