IBAIALDE
2014
NATUR
ZIENTZIAK eta A21
Aurtengoan, Ibaialde programarekin bat
eginez, gure inguruko ibaien egoera aztertu dugu DBH-ko1. mailako ikasle
batzuekin. Programa hori Agenda 21en barruan dago, eta bertan hainbat ikastetxek
hartzen du parte.
Batetik, 1.D eta 1.F-ko ikasleek
Nerbioi ibaia aztertu dute Arrigorriagako puntu bitan; bestetik, 1.C-koek eta
1.E-koek Goikiria ibaia, Mendikosoloko lakuaren alde banatan.
Lehenengo, ibaia kimikoki aztertu
genuen (1. arg): nitrato, fosfato, oxigeno, amoniako... kantitatea. Gero,
ibaiaren inguruko animaliak eta landareak aztertu zituzten (2. arg). Goikirian apo bat aurkitu zuten (3. arg), eta
hainbeste zapaburu; Nerbioi-ibaian, aldiz, hainbat intsektu-larba, izainak eta
suge txikiak (4. arg)
Hori guztia aztertu ondoren, ibai bien
egoera nahiko ona dela ondorioztatu genuen; Nerbioi ibaiarena uste baino hobea,
beharbada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario