Joan den Maiatzaren 14an Valderejoko Parke
Naturalera joan ginen egun-pasa 4 DBHko Bio-Geoko ikasleak eta 3 irakasle.
Parketxean aurkezpen-bideo bat ikusi
ondoren, ibilaldi bat egin dugu Lalastratik Herraneraino. 7 km inguruko ibilbide
erraza da. Gida birekin egin genuen ibilbide erdia, Erriberaraino. Bertan
atsedena hartu eta bazkaldu ondoren gure kabuz egin genuen ibilbidearen
gainerako zatia.
Ikusitakoarekin
ikasleek horma-irudi bat egin beharko dute, ekosistemak eta tobak edo
trabertinoak deskribatuz.
Valderejoko
parkean ekosistema ezberdinak beha daitezke: pinudiak, pagadiak, artadiak eta
ibai-ondoko ekosistemak.
Mendiaren
beheko aldean pinudiak daude eta horien goiko aldean pagadiak .
Artadiak, aldiz, hegoaldeko magalean daude.
Artadiak, aldiz, hegoaldeko magalean daude.
Ugaztun
handiak ikustea ez da oso erraza izaten, baina haiek utzitako aztarnak aurkitu
genituen: azkonarraren , orkatzaren eta basurdearen oinatzak,
esaterako.
azkonarraren oinatzak |
basurdearen oinatzak |
Eguna sirimiriarekin hasi genuen arren, eguerdirako eguraldiak altxatu eta egun on-ona eman genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario