Maiatzaren 22an eta 23an DBHko
1.mailakoak Getxoko Aquariumera joan ginen bisitan.
Denok batera kabitzen ez ginenez, bi
txanda egin eta, batekoak barruan zeuden bitartean, bestekoak hondartzan
paseoan edo patinatzen ibili ziren, argazkietan ageri den moduan.
Aquariumean bi motatako inguruneak ikusi
ditugu: kantauri itsasoko ur hotz eta aldakorrekoak eta ingurune tropikaleko ur epeletakoak .
Kantauri itsasoko arrainek kolore grisa dute
nagusiki. Batzuk taldean ibiltzen dira babesteko(goiko ezkerreko argazkian ikusten den modura), eta
beste batzuek arroken kolorea eta itxura hartzen dute ondo kamuflatzeko, ondorengoan ikus dezakezuenez
.
Hiru motatako algak daudela ikusi
genuen: berdeak, arreak eta gorriak
Algak sakonera txikian egoten dira,
eguzkitiko argia behar baitute fotosintesia egiteko.
Arrainez eta algez gain, gure kostaldean
badaude bestelako animaliak ere: olagarroak
,
anemonak (kolore gorrikoa marrubi-anemona da, marrubien antz duelako
),
karramarroak, zizareak (tutu barruan gordetzen dena eta luma antzekoa duena,) , itsas-izarrak )
... Beraz, aurkakoa pentsatu arren gure itsasoak ere
oso aberatsak dira!!!! Eta badaude arrain arriskutsuak ere, Morenak, esaterako!
Itsaso tropikaleko arrainak, aldiz,
koloretsuak izaten dira
. Azken hauek ere modu desberdinetan babesten dute
beren burua: kamuflatuz (apo-arraina
eta kardinal-arraina
,
azken hau itsas-trikuen
artean
izkutatzen denez, lerro beltzak ditu gorputzean eta arroken kolorea, hobeto
izkutatzeko), eztenak (mota ezberdinetako zirujau-arrainek, adibidez, ezten bat
daukate buztanean,
Pailazo-arrainak,
aldiz, anemonekin batera bizi dira, eta azken hauek ukitzean azalean min ematen
dutenez, harrapariak ez zaizkie hurbiltzen.
Baina itsaso tropikaletan, badaude beste
animalia bereizgarri batzuk, koralak. Bai, koralak animaliak dira, landare
itxura gehiago izan arren. Bi motatakoak daude, bigunak (eskuinekoak) eta
gogorrak (ezkerrekoak, perretxiko itxurakoak )
irudi itzelak, benetan!!!
ResponderEliminar