DBHko 2.
mailako ikasleek Gaztelania arloan publizitatea landu dute. Bizpairu astez, iragarkiak
aztertzen jardun dute. Horretarako, irakasleek propio sortutako bloga izan dute gida eta bidelagun. Hainbat jarduera
burutu eta gero, gogoz ekin diote bete beharreko lanari: Gaztelania Mintegiak
antolatzen dituen aukerako arloak promozionatu dituzte kartelen diseinuetan,
alegia.
Kartelen helburua argia zen: ikasleen artean “Taller de
cuentos” eta “Taller de teatro” arloetan izena emateko gogoa piztea. Ez dakigu
lortu duten ala ez, baina bidean egindakoa ez da lan makala izan: publizitateari
buruzko hausnarketa eta sormena uztartuz lan bikainak egin dituzte. Ezetz? Zoaz
hirugarren solairura eta erreparatu bertan eskegita dauden kartelei… Ahozabalik
utziko zaituzte!
Ainhoa Artesano (gaztelera irakaslea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario