Orain dela aspaldi hasi ginen emakumearen eguna aintzat hartzen institutuan. Horretarako ikasleen borondate amaigabearen laguntzaz eta zenbait irakasleren gidaritza azkarraz irudi erraldoiak egiteko ohitura hartu dugu patioko zintarrian. XX. mendearen hasieran New Yorken borrokatu ziren emakumeei men eginez eta atzetik etorri diren beste horrebesteri goratzarre egin nahian, gogora ekartzen ditugu emakumeek libratu dituzten bataila latz, astun eta zailak. Eskubideak eta duintasuna eskatu izan dugu beti, antzina, lehen eta gaur, nahiz eta askotan gizonaren eta ezarritako botere zein pentsamoldeen aurka egitea ez dugun erraz izan.
Aurtengo latin eta grekoa ematen dituen irakasleak, Olgak, Mitileneko Safo poetisaren poema idatzi digu lurrean,latinez eta grekoz, argazkietan ikusiko duzuen moduan.
ac videor paucos ante fuisse dies,
si quicquam tota conmisi stulta iuventa,
cuius me fatear paenituisse magis,
hesterna quam te solum quod nocte reliqui,
ardorem cupiens dissimulare meum.
No hay comentarios:
Publicar un comentario