Orain
dela aste batzuk gure institutuko ikasle ohi bati, Maite Gutierrezi, 18 urte
dituen eta Arrigorriagakoa den gazteari elkarrizketa egin
genion. Margotzea da gehien gustatzen zaiona, orduak eta orduak pasatzen ditu margotzen.
Denborak alde egiten dio konturatu gabe margotzen ari denean. EHko unibertsitatean ari da orain Arte Ederretako ikasketak egiten. Bi urterekin hasi zen margotzen edo behintzat lehen aldiz arkatz bat hartu zuen aldia izan zela adierazi zigun. Margotzea da gehien gustatzen zaiona, etxean beti ikusi duelako bere
ama margotzen . Ikasketei buruz ere galdetu
diogu. Ez dela ikasle txarra izan erantzun digu, eta orain ere fin-fin ari da lanean.
“Erase una vez” telesaioko
pertsonaien irudiak ere margotu zituen behin, eta marrazkiak egiten
bukatu ostean bakoitzari bere erretratua twitter bidez bidali zion. Kasualidadez, aktoreetako bati irudia bidali zion haren urtebetze egun berean. Aktoreak
oparirik politena izan zela adierazi zion.
Baina, baina ez dago eskubiderik. Norbaitek esan diezadake Zergatik ni naizen hain traketsa
ResponderEliminar