Ainize Perezi,
institutuko 2DBHko ikasleari, galdera batzuk egingo dizkiogu, izugarri
gustatzen zaiolako abestea; primeran egiten du, gainera!. Ainize Ugaon jaio zen
orain dela 16 urte, eta denok dakigunez oso ahots polita du. Hona hemen
zer galdetu diogun, neskatoari buruz zeozer gehiago jakin nahi baduzue.
- Noiz jakin
zenuen horren ondo abesten zenuela?
Txikia nintzenean amak koro
batean apuntatu ninduen. Egun batean, irakasleak,banan-banako froga
batzuk egin ondoren, esan zidan ondo abesten nuela.
- Zenbat urterekin hasi zinen abetesten?
Bost urterekin gutxi gorabehera hasi nintzen.
- Txapelketaren batean egon zara? Eta noizbait
zerbait irabazi duzu?
Bai , txapelketa askotan egon naiz. Taldearekin
bigarren postuan noz edo noz geratu gara; baita zenbaitetan irabazi ere.
- Abeslari edo talderik gogokoena zein duzu?
Hesian da
nire talderik gogokoena. imaginatzen duzuenez, haien kontzertu guztietara
joateko ohitura hartu dut
- Ze eratako abestiak gustatzen zaizkizu
abesteko gehien?
Euskal herriko taldeen abestiak ditut gogokoeen ;
beraz abestekotan, haien abestiak abesten ditut gehienetan.
- Zure bizitza musikari lanetan emango zenuke
ala beste gauza bat egiteko asmoa duzu?
Bai, abeslari lanetan zebaitetara iristeko
itxaropena daukat.
- Etxean abesten duzunean zure gurasoek aguantatzen
zaituzte?
Batzuetan bai eta beste batzuetan ez. Ez da erraza
izaten denen gustua betetzea.
- Zer da zuretzat abestea? Eta musika?
Abesten dudanean nire sentimenduak askatzen ditut.
Hori da nire bizitzako zati bat
-Zutaz aparte familiako norbait gehiagok abesten du?
Bai, nire amamak eta nire neba Unaxek ere bai,
baina zertan esanik ez, nik askoz hobeto egiten dut...je,je
-Zer nahiago duzu. bakarka ala tardeka abestea?
Bakarka nahiago dut, baina taldean abestea ere
gustatzen zait.
-2Haur kantari" txapelketan berriz parte
hartzeko pentsatu duzu?
Bai, maiatzaren 12an eta maiatzaren 26an
taldearekin joango gara, baina gustatuko litzaidake bakarka ere parte hartzea.
-Abestiren bat egin duzu? Zein?
Bai , ez du izenbururik , baina nire lagun
batentzat idatzitako abestia da.
- Baduzu bideoren bat youtuben igota?
Bai, eta gustatuko litzaidake gehiago igotzea,
horrela hasten delako abeslari baten karrera ,ezta?
-Non nahiago duzu abestea? lagunen artean edo
etxean?
Etxean , inork ez didalako entzuten eta nahiko
lotsatia naizelako horretarako.
-Beste hizkutzetan abesteko prest al zaude?
Bai, baina euskeraz abeste nahiago dut.
Besterik ez diogu Ainizeri opa munduko zorterik
onena baino dituen ametsak bete dakizkion.
ze inbidia ematen didazun! zelako abotsa zoragarria duzun! Ospetsua izango zarenean, ni oso arro zure tutorea izan naizela esan nezake
ResponderEliminar