Apirilaren 17an joan zitzaizkigun 4DBHko hainbat ikasle Donostiako Zientzia Museora. Han klasean ikasitako hainbat fisika-kimikako esperimenturen berri izan zuten. Horien artean, Magdeburg hemisferioen funtzionamenduari buruzko azalpenak eman zizkieten. Naia Elgezabal irakasleak azaldu digunez, Magdeburg hemisferioak bi esferaerdi metaliko dira, 500 litroko edukiera dutenak, hemisferikoak, bata bestearekin lotzen direnak esfera bat eratzeko. Barnetik, makina pneumatiko baten bidez, airea ateratzen zaio hutsa sortzeko asmoz.
Izena, Magdeburgeko hirian 1654an eginiko esperimentu batetik datorkio: zortzi zaldik tiratutako uhal bati lotu zituzten hemisferioak. Zaldiek ez ziren hemisferioak banatzeko gai izan.
Gure ikasleek ere ezin izan zuten, eta hori indarrak soberan dituzten!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario