Jose Angel Aramendik Arrigorriagako
institutuan egiten du lan, administrari moduan. Laster, jubilatu egingo da eta
gurekin lan egiteari utziko dio. Horregatik, guk, 3.mailan ikasten dugun
prentsa tailerreko ikasleek Jose Angeli elkarrizketa bat egitea pentsatu dugu,
urteetako lana omentzeko.
-Non bizi
zara? Non eman zenuen zure haurtzaroa?
Orozkon jaio nintzen, haurtzaroa
hor eman dut eta gaur egun ere hor bizi naiz , baina hor biziko ez banintz Laudio
inguruan bizitzea gustatuko litzaidake.
-Nola sortu
zitzaizun administrari izateko gogoa?
Bizitzaren beharrak izan ziren,
langabezian geratu nintzelako , “Aceros de Llodio” enpresan urteetan lan egin
ondoren.
-Zenbat
urte daramatzazu administrari moduan?
26 urte , eta pozik nago.
-Non egin
duzu lan Arrigorriagara iritsi arte?
Altzairu lantegi batean ,
fundizioan eta Zaratamoko ikastolan.
-Txikitatik
pentsatu duzu administratzaile izatea edo ume guztiak bezala eduki duzu
zerbait boteretsua izateko ametsa?
Ez, natura gustuko nuen eta naturari buruzko lan batean lan egitea gustatuko zitzaidan.
-Zer egingo
duzu zure lana utzi eta gero?
Disfrutatu bizitzaz ilobekin eta
abar.
-Lan egin
duzun zein lekutan egon zara atseginen?
Lan ezberdinak eduki ditut, baina hemen altzairu lantegian baino erosoago nago.
-Pozik
zaude Arrigorriaga institutuan?
Bai, oso pozik nago Arrigorriagan,
jubilatzeko gutxi falta zait, jubilazioa eskatu dut eta.
-Jubilatu
ostean, faltan botako dituzu zure
lankideak?
-Lan egiten
hasi zinenetik, gauza bitxiren bat gertatu ahal zaizu? Kontatuko diguzu baten bat?
Fabrika
erraldoi hura ixtea oso gauza bitxia izan zen, milaka langile kalean geratu
zirelako.
-Orozkon,
Gorbeia mendi magalean, makuluak eskuetan hartu eta orduetako paseoak emateko
aukera paregabea duzu, ez? Ala nahiago etxeko sutondoan bero-berotan?
Bai, paseo luzeak ematen ditut,
denetarako dago denbora; nahiz eta aspaldian dugun eguraldiak ez duen asko laguntzen.
-Euskara
duzu bizitzako ardatzetako bat. Zerk uste duzu eragin dezakeela ikasleengan (
gizartean orokorrean) hizkuntza gehiago erabil dezaten? Nola sustatuko zenuke
ahozkotasuna.
Zaila da motibazio bat aurkitzea,
ze gehiengoak gazteleraz hitz egiten du. Nire kasuan, nik eskolan gazteleraz ikasi nuen, baina eguneroko harremanetan euskeraz egiten dut. Txarrena da ez dela erabiltzen.
-Sukaldean
ere txoritxu batek esan digu ez zarela makala. Lagun arteko bazkari-afariak
prestatzeko zaletasunik bai? Zein duzu jakirik, platerik gogokoena?
Bai, baina organizatzen ibiltzen
naiz gehien bat.Nire platerik gustukoena Nafarroako kardua da.
-Eta esan
diguzunez, egurra lantzeko zaletasunari ekingo diozu gogotsu behin jubilatu ondoren. Zein eratako
piezak egiten dituzu gehien. Nola? Zein da egurrik bigunena edo gogorrena. Zein
da zertarako aproposena? Zein izan da azken egin duzuna?
Egurrik bigunena makalarena da, eta gogorrena haritzondoarena,
ezpelarena eta egur tropikalenak, ebanoarena, adibidez.
Makala ez nuke tailatuko;
haritzondoa tailatzea oso polita da eta ezpela torneilatzea dut gustuko.
Egin dudan azkena argizaiola izan
da.
www.blogseitb.com |
-
Irakurketan, zer nahiago duzu, euskaraz ala gazteleraz? Zein izan da azken
irakurri duzun liburua? zergatik aukeratu duzu hori eta ez besteren bat?
norbaiten aholkuei jarraitzen diozu?
Berdin zait, irakurri dudan azkena
Orbetarrak izan da, Juan Mari Irigoien idazlearen bigarrena.
Gustuko dut idazle horren beste
liburu batzuk irakurri ditudalako aurretik, eta asko gustatu zaizkit.
No hay comentarios:
Publicar un comentario