Otsailak 18an,
astelehena, Gela Egonkorrekook Bilbora trenez joan ginen beste kontsumo tailer batean parte hartzeko; dieta egoki bat izateko zer egin behar dugun azaldu ziguten:
-
Egunean
8 edalontzi ur edan.
-
Egunero
30 minutuz ariketa fisikoa egin.
-
Egunean
zehar 5 aldiz jan.
-
Elika
talde guztietatik jan behar da.
-
Azukre
asko duten elikagaiak eta gantzadunak gutxitan jan.
Bertoko irakasleak
elika talde guztietako elikagaiak dituzten madalenak egiten erakutsi zigun. Hemen duzue errezeta, probatu ea gustuko
duzuen:
OSAGAIAK:
-
Irina.
-
Azukrea.
-
Olioa.
-
Arrautzak.
-
Sagarra.
-
Intxaurrak.
|
-
Azenario
egosia.
-
Limoi
azala.
-
kakao.
-
Iogurta.
-
Banana.
-
Legamia.
|
PAUSOAK:
1.- Frutak zuritu
eta txikitu.
2.- Intxaurrak
txikitu.
3.- Katilu batean
hiru arrautza kraskatu eta irabiatu.
4.- Bi jogurtak
gehitu eta nahastu.
5.- Bi jogurt ontzi bete azukre gehitu.
6.- Hiru jogurt ontzi bete irin gehitu.
7.- Legamia
gehitu.
8.- Jogurt ontzi erdi olio gehitu.
9.- Fruta
txikituak bi minutuz mikrouhinean sartu.
10.- Azenarioak
txikitu eta nahasketari gehitu.
11.- Kakaoa eta
intxaurrak gehitu.
12.- Nahasketa
moldeetan sartu eta labera sartu 20-30 minutuz, 180 gradutan.
Gozatu madalenak!!!! Inork egiten baditu bidal iezagula argazkia hemen txertatzeko
ON EGIN!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario