Gaur, martxoak 8, emakume langileen
nazioarteko eguna delako hainbat izan dira elkarte, edo erakundeek antolatu
dituzten ekitaldiak munduko emakumeen aldeko eskubideak aldarrikatzeko. Gure
ikastetxean urteak daramatzagu ekintza bereziak egiten. Hasteko, goizean
atarian zain izan ditugu trikitilariak doinu alaiez esnatzeko eguna;
bi ikaslek zetozen ikasle-irakasle guztiei lazotxo moreak jarri izan
dizkiete bitartean.
Dotore apaindu digu Jasone atezainak
ataria: goitik zintzilikatuetako euritakoetatik ur tantak darizkiela,
gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunean berdinak edo berdintasunean
ezberdinak garela adierazi nahian.
Atsedenaldian izan dugu ekintzarik gehien. Patioaren erdi-erdian koloreetako klarionaz emakumeen sinboloaren irudi erraldoia gauzatu dute horretarako prest egon diren ikasleek:
Barruko hormetan ere atzo hasi zuten irudia gaur bukatu dute margozten. Ea zer deritzozuen!
Bertso tailerreko ikasleek, denen aurrean eta lotsarik gabe, abestu dituzte aldez aurretik prestatutako bertso paperak emakumearen eguneroko sekulako lana omentzeko.
Azkenik, dantza saiotxoa ere izan dugu. Asteetan ibili dira gure neska-mutilak ( Andrea García Meneses, Ainhoa Etxebarria roseras, Laia Santamaria Valín, Maialen Hurtado eta Jon Ipina) gaur denen aurrean agertzeko.
Zuek ere Pentsatu duzue etxe, kale edo gizartean orokorrean zer egin dezakezuen berdintasunaren alde? Ea datozen garai berrietako gizakia gaurkoa baino gizarte berdintsuago eta legezkoago batean bizi den!!! Egin dezagun denok lan hori lortzeko.
lan itzela, betiko moduan ;)
ResponderEliminarZuk egiten dituzunaren aldea txikikeria besterik ez, Bego!!
ResponderEliminar