Lander Nuño Arrigorriagako institutuko ikaslea ez ezik Bizkaiko futbol selekzioko futbolaria ere bada. Erdi-aurrelari jokatzen du eta, esaten dutenez, oso ona da. Momentu honetan Arrigorriagako Padura taldean jokatzen du.
-Noiz hasi zinen futbolean jokatzen? Zein taldetan? Txapelketarik irabazi duzu Padurarekin?
7
urterekin hasi nintzen Padura taldean; oraindik ere horretan jarraitzen dut. Gehienetan erdilari lanetan jartzen naute, nahiz eta nik nahiago dudan erdi-aurrelariaren tokia . Txapelketarik irabazi, ez. Gogoratzen dudan tokirik onena, 12 urte nituenean 4. geratu ginela Zornotzako txapelketan.
-Pozik zaude taldearekin eta entrenatzailearekin? Nor da? Zergatik hartu zintuen taldean?
Oso gustura nago entrenatzailearekin, zorrotza da entrenamenduetan, lana erruz eginarazten digu kirolari guztiei. Hala ere, primeran konpontzen naiz harekin.
-Zergatik hartu zintuzten Bizkaiko Futbol Selekziorako? Espero zenuen?
Denboraldi bikaina eginten ari naizelako; golak ez ezik asistentziak ere ematen ditut nire lagunek golak sar ditzaten. Gainera, asko hobetu naiz defentsa lanetan.
Ba, egia esan, ez, ez nuen espero; izan ere, Bizkaian badaude ni baino maila tekniko hobea duten jokalariak.
-Zein izan da zure partidarik garrantzitsuena?
Indartsu taldearen aurkako partidua, seguruenik, elkar ezagutzen dugunez elkarri ziria sartzen eta xaxatzen ari gara beti.
-Zenbat gol daramatzazu? pitxitxia zara?
14 gol sartu ditut, taldeko pitxitxia naiz, nahiz eta ligakoa izateko, oraindik hainbat falta dudan.
- Beste kirolik egiten duzu?
Bai, joan den urtera arte esku pilota egiten nuen, baina hobeagoa nintzenez futbolean, utzi egin nion.
- Zer duzu gustuko denbora librean egitea?
Eskalada eta lagunekin egotea dut gustuko. Gainera, mendira sarritan joaten naiz.
Eskerrak emango dizkiogu Landerri elkarrizketa egiten uzteagatik. Espero dezagun futbolean hobera besterik ez dezan egin. Segi aurrera!
Eneko Gurtubai eta Maider Roque
No hay comentarios:
Publicar un comentario