Astebete. Zazpi
egun. Zazpi gau. Bi parranda eta zenbait maitasun istorio. Hamaika irri,
hamaika malko eta hamaika gertaera. Hori izan da, labur kontatuta, urtebete
inguru zain egon ondoren, heldu eta jadanik pasa den astea.
Flandriako ikasleak irribarretsu heldu ziren aireportura.
Gernika, Mundaka,
Gaztelugatxe, Donostia, Bilbo eta beste leku asko izan ziren elkarrekin ikusi
eta elkarrekin gozatu genituenak. Horretaz gain, gure institutua ezagutu eta
bertan gure kultura eta ohituren zati bat ikasteko aukera izan zuten, astebetez
euskaldun izateko aukera.
Iritsi bezalaxe,
irribarretsu joan ziren haien herrira bueltan. Malkoak ugariak izan ziren baita
besarkada eta muxuak ere.
Ederra izan zen
haiekin igarotako minutu bakoitza eta are ederragoa da gutako bakoitzari geratu
zaigun oroitzapena.
Gauza gehiegi
dira hitzez azaltzeko; beraz, besterik gabe, institutuari eta trukeko
arduradunei eskerrak eman eta datorren urtean animatu zaiteztela esatea
besterik ez zait geratzen.
Olatz Ipina (batxilerreko ikaslea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario