Gurekin Jasone eta
Iñigo ditugu, Arrigorriaga institutuko atezainak. Ea gure galderak erantzuteko
prest dauden..
-Nongoak zarete?
Iñigo: Galdakaokoa, baina
orain Basaurin bizi naiz.
Jasone: Bilbotarra naiz,
munduko hiriburukoa.
- Noiz hasi zineten
institutu honetan lan egiten?
Iñigo: Urrian hasi nintzen
Arrigorriagako institutuan lan egiten, orain dela 7 hilabete.
Jasone: 2002ko urtarrilean
hasi ninten hemen lan egiten.
-Gustuko duzue hemen lan
egitea?
Iñigo: Giroa ona da, eta
ikasleen portaera eskertzen da, ez zarete “basatiak”
Jasone: Bai, gustura nago,
gainera hurbil nago etxetik eta eraikina oso alaia da.
- Lan honetatik, zein da
gauzarik errezena eta zailena?
Jasone eta Iñigo: Zailena da
gauza asko batera datozenean eta ezin duzunean dena konpondu aldi berean baina orokorrean dena da nahiko erreza.
- Beste institutu
batzuetan egin duzue lan? Zeinetan?
Iñigo: Zarautzen, Monte
Alberti lanbide heziketako ikastetxean hain zuzen ere 10 urte egin nituen; ileapainketa eta estetikari buruzko lanbide
heziketa zen. Han, neskak ziren
ugarienak ,%98
Jasone: Basaurin, Leioan,
Romon… Oso bidaia luzeak egiten nituen lanera joateko.
- Irakaleak eta ikasleek
lan asko ematen dizuete beti fotokopia
eske eta eske?
Iñigo eta Jasone: Ez digute
lan asko ematen fotokopiak eskatzen. Lan gehiago ematen digute gauzen bila
datozenean, supermerkatu batean baleude
bezala…
- Atezaina izan baino
lehen, beste zerbaitetan lan egin duzue?
Iñigo: ni ez dut beste
zerbaitetan lan egin.
Jasone: Bai, lehen maestra
izan nintzen baita liburudenda batean ere lan egin nuen.
-Txikitan zer nahi
zenuten izatea?
Iñigo: Suhiltzailea izan
nahui nuen, guztiok bezala, baina ezin izan nintzen sartu miopia nuelako eta miopiarekin
ezin zaitezke suhiltzaile izan.
Jasone: Ni txikitan misionera
edo kantantea izan nahi nuen Sylvie Vartan bezalakoa adibidez.
- Kirola egitea gustuko duzue?
Iñigo: Bai, bolleyball egiten
dut, ia 20 urte daramatzan Bizkaiko mutilen talde bakarrean jolasten,
Galdakaokaon. Entrenatzailea ere banaiz.
Jasone: Ni igeri egitera
joaten naiz.
-Zer egiten duzue zuen
denbora librean?
Iñigo: Kirola egiten dut,
baita lagunekin hortik zehar ibili.
Jasone: Familiarekin egoten
naiz baina asko gustatzen zait zinemara
ere joatea edo igeriketa egitea.
Yeray Ramos eta Arrate Zabala
No hay comentarios:
Publicar un comentario