viernes, 23 de noviembre de 2012

NATUR ZIENTZIETAKO IRTEERA


Urriaren 30ean, Barrikako ibilbide geologikoa egin genuen Bio-Geo ikasgaia duten ikasleek, Mari Jose Zabalak, Maider Etxebarriak eta nik, Eugenia Grijalvok.

Han dauden arrokak oso deformaturik daudenez, tolesak, failak eta diaklasak izeneko deformazioak ikusi ahal izan genituen. Ikasle batzuk guztiaz jabetu ziren, beste ikasle batzuk ez, ordea; hala ere, orokorrean, klase praktika arrakastatsua izan dela esan dezaket.

Giro polita zegoen hondartzan.  Beste ikastetxeko ikas-talde bat ere handik zebilen, gu bezala, praktiketan. Argazkilari batzuk, arrantzaleak eta pasiran zebiltzanak ere lasai-lasai zeuden inguruetan.

Bat-batean, ikasle batzuk urduri jarri ziren, geologiaz gain, ipurdi batzuk ere ikusten zirelako: surflarienak! Marea behera aproposan izan zen, eguraldia ona eta nahiz eta ura oso hotz egon, asko eta asko  hurbildu ziren surf egitera egun hartan.

Argazkian 4Ako ikasleak baino ez dira agiri, nahiz eta  guztira 48 ikasle joan ziren.


Eugenia Grijalvo ( natur zientzietako irakaslea)

miércoles, 14 de noviembre de 2012

DANTZA IKASTAROA


Kaixo denoi, 
Batetik euskararen ezagutza eta erabilera gelatik aparte bultzatzeko asmoz eta bestetik denon artean ondo pasatzeko,  HNPkook hainbat jarduera antolatzen dugu ikasturtean zehar. 
Santo Tomas eguna oraindik urrun badago ere, dagoeneko aurtengo prestakuntzak martxan jarri ditugu, eta horien artean dantza entseguak. Ondoan ikus dezakezu zeintzu egunotan elkartuko garen dantza erraz batzuk ikasteko.
Ez pentsatu bi aldiz eta etorri gurekin dantzara.


SANTO TOMASEKO ERROMERIAN DANTZA EGITEKO ENTSEGUAK

•    AZAROAREN 21, 26 ETA 28 ETA ABENDUAREN 10, 12, 17 ETA 19 EGUNOTAN

•    ATSEDENALDIAN, JANTOKIAN

•    DANTZA ERREZAK: 
o    ZAZPI JAUZI
o    ALUNELU
o    TXAPELOISE
o    BAZTANGO ZORTZIKOA

•    IKASLE, IRAKASLE ETA BERTAN LAN EGITEN DUTEN GUZTIENTZAT

      HNP (Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordea)

viernes, 9 de noviembre de 2012

ZERI BELDUR, NESKA?




Berdintasunaren Sailetik, beste urte batez, Beldur Barik izeneko indarkeria sexistaren kontrako programa gaztea jarri dute martxan, emakumeen kontrako indarkeria eta jarrera matxistei buruzko lehiaketa. 
Hortara, gure ikasle fin batzuek (Saray Garcia, Oihane Jauregi, Ander Aresti, Adrian Mencía, Andere Molinuevo, Julen Ormaza eta Maite luengo dira egileak) lan zoragaria egin dute ondoren ikusiko duzuen bideoan. 
 
Irabazi dezaten nahi baduzue, ondorengo pausuei jarraitu: 


Bozkatzeko pausuak:
- Erregistratu ondoren zure korreo elektronikora sartu berriro.
- Bozkatzeko bidali dizuten esteka klikatu.
- Behin BELDUR BARIK orrialdean goikaldean LEHIAKETA bilatu.
- 2012ko LANAK hautatu
- ARRIGORRIAGA hautatu

BOTOA EMAN eta listo! BOZKATU!!!!!

MILA ESKER!

martes, 6 de noviembre de 2012

GURE TEORI ELKARRIZKETA

Duela gutxi, Teo Moral gizarteko irakasleak erretiroa hartu du, eta seguruenik, hemendik aurrera jakingo du zertan eman eguneko orduak eta minutuak. Hortara, gure prentsako ikasleei elkarrizketa egitea otu zaie. Galderak prestatu, kamera martxan jarri eta Teo lankide estimatuari deitzea besterik ez dugu falta izan. Modu ezin hobean erantzun digu, eta hala, segidan izango duzue egin diogun elkarrizketaren  berri.

 

Ez harritu "publikoak" duen jarreragatik. Egia esan, gure ikasleak prest egon baziren hasieran atzean geldi-geldi egoteko publikoarena egiten, handik segundo batera ahaztua zuten emandako hitza eta jolasean hasi ziren. Ea falta duten  heldutasuna lortzeko lanean hasten diren!!!!

Honen bitartez, Teori bizitzan onena opa diogu, nahiz eta dakigun gu gabe negar egingo duela eta nekeza egingo zaiola atsedenaldiko irakasleen komentario eta pasadizoen berririk gabe egotea. 

Ondo ibili, lagun, bizitzako bidaia berri horretan!

Elene Aguirre eta Jon Ander Abasolo  (prentsa tailerra)

GAZTEAK, ARRAKASTA GOSE




Aurten ere, berandu samar ibili arren, gure institutuko ikasle batzuek "ERES JOVEN, TRIUNFARÁS" izeneko lehiaketan parte hartu dute. Egia esan, lehiaketa abian egon dela jakin dutenetik zerbait prestatu nahian ibili dira Lila, Sonia, Unai, Ana eta Julen. Azkenean, irakasleen laguntzarik gabe, euren kabuz eta ordu gutxiren buruan, gauza izan dira ondorengo bideoa eratzeko. Ea zer deritzozuen!!!



Adi egon emaitzetara! Irabazteko aukerak hor daude!!!!!
"Eres joven,triunfarás" web orrialdeko esteka utziko dizuegu, gutxi barru emaitzak zeintzuk diren ikusi nahi baldin baduzue.
http://www.eresjoventriunfaras.org/vuestros_proyectos/proyecto/project/215/

jueves, 1 de noviembre de 2012

"BARATXURIAK ARRIGORRIAGA"

Goikoa dugu natur zientza mintegikoek zabaldu duten blog-aren izena. Ortu ekologikoa zentroan bertan montatzeko helburuarekin hasi dira zenbait bideetako ekimenak. Dirudienez, Ortua indoor  izena ematen zaie halako ortuei. Ondoko argazkiak erakusten dizue non jartzeko intentzioa duten.


Zoritxarrez, halako ekimenek denbora nahikoa behar dute erabat gauzatzeko. Lehenego pausua kosposta egitea izan da. Dakizuenez, institutuko jantokiko janari hondakinak ugariak dira( fruta eta barazki hondakinak batez ere) eta horiek izango dira gehien bat erositako kutxatzarrean bilduko direnak.

Gure poza aurreko asteburuan  ilundu zitzaigun lau hankako animaliak barik, bestelakoek dena ostikadaka hondatu eta irauli egin zutela ikustean.


Hala ere, ikasle-irakaslek ez diote etsiko. Berriro lau aldeak bere lekuan sartu, hondakinez bete, belarra bota, eta listo!!!! Ea hilabete batzuetara emaitzik ikusten dugun:  landareeen ongarri izango den gaia eginda

Konposta eta ortu ekologikoaren kronika jarraitu nahi baduzu sartu natur zientziakoek zabaldu duten blogean:

LEHIAKETAK MARTXAN


Urrian, HNP taldeko  ikasle-irakasleek  lehiaketa berri bi jarri ditugu martxan: 

-EUSKARARI PIROPO ONENAREN LEHIAKETA 

-PEGATINA LEHIAKETA. 

Gure asmoa da institutuan euskararen erabilera bultzatzea, eta horretarako edozer egiteko eta antolatzeko prest gaude. Oraingo honetan, jakin nahi dugu boligrafoa, kolorezko arkatzak, errotulkiak,... eta imaginazio apur bat nahastuz gero, ea zenbat ideia, piropo eta pegatina desberdin eta original sortzeko gauza garen institutuan.

Pegatina eta piropo onenak  gure ikurrak izango dira Abenduaren 3an, Euskararen egunean. Sarrera orduan pegatinak banatuko ditugu, eta lan guztiekin erakusketa bat montatuko dugu.

Edozein mailatako ikaslek har dezake parte piropo lehiaketan, pegatina lehiaketan, edo bietan nahi izanez gero. Teknika librea da pegatinen kasuan (errotulkiak, photoshop, collagea, edo nahi dena...) eta  originaltasuna ezinbestekoa piropoak idazteko. 

Lanak entregatzeko azken eguna azaroaren 22a izango da;  nahikoa da irakasle gelan uztea, Tereren edo Karmeleren izenean, edo helbide honetara bidaltzea: hnp@arrigorriagabhi.net

Animatu nahi ditugu ikasle guztiak, arkatza hartu, burua martxan jarri eta lehiaketetan parte hartzeko.
HNP taldekoak.


MENDIAN GORA HARITZA


Aurten ere Institutuko Mendi Taldea martxan dago. Urriaren 28an izan zuten lehen irteera , Udalatx mendira.
Argazkietan ikus daitekeenez, lehen mailako mutilek, hotz apur bat bai, baina ederto pasatu zuten, elur artean urrian!





Taldean izena emateko, Institutuko zuzendaritza taldean galdetu; benetan ez zaizue damutuko. Batetik, hobe mendian gora giharrak sendotzen, kale bazterretan neuronak hondatzen baino;  bestetik, gure Euskal Herriko paraje eta paisaia zoragarriekin gozatzeko aukera izan dezakezue; eta azkenik, lagunartean elkarrekiko harremanak estutzeko modu ezin hobea. 

Anima zaitezte!!!!!!!

viernes, 5 de octubre de 2012

ERROMATARREN ETXEAREN ATALAK

Kultura klasikoan, 4DBHko ikasleak erromatarren garaiko etxearen atalak zeintzuk ziren ikasten ibili dira, eta horretarako paperen bidezko etxetxoak eraiki dituzte atal edo gela bakoitza non  dagoen kokatua eta zertarako erabiltzen zen ikasteko

Hona hemen etxearen parteak:
 -Ianua:Atea -Atrium:Patioa
 -Impluvium:Estankea
 -Taberna:Denda, saltokia
 -Cubiculum:Logela
 -Culina:Sukaldea
 -Latrina:Komuna
 -Bibliotheca:Liburutegia
 -Tablinium:Bulegoa
 -Peristylum:Lorategia
 -Triclinium:Jantokia
                         
                                       
                                                  

 Kultura klasikoa ematen duten ikasleak

k

martes, 2 de octubre de 2012

PLASTIKAKO IKASTURTEKO LEHEN IRTEERA


Oker ez banago, aurtengo lehenengo irteera izan da plastikakoa. Guggenheim Museora etorri gara  ikasle batzuekin, marrazketa ikasten duten 4DBHko ikasleekin, hain zuzen.
Beste urte batzuetan otsaila aldean bisitatzen dugu Guggenheim-a, baina David Hockney artista amerikarraren erakusketa egun hauetan zela ikusita, aurreratu egin dugu irteera. Oso azkar lan egiten duen margolaria da, artelan pilo bat ditu, batzuk ikaragarri handiak, denak koloretsuak. Azken garaian, pintzelen ordez, IPad-arekin lan egiten du. Bideo batzuetan ikus daiteke zelan egiten dituen bere margolanak.

Egun euritsua tokatu zaigu, baina suertea izan dugu, eta ez gara gehiegi busti. Sartu aurretik argazki bat egin dugu Puppy famatuaren ondoan, eta Museoaren barruan besteren bat ere.

Bihar, asteazkena, beste talde bat joango da.  Ondo pasa zuek ere!

Tere Uribe-Etxebarria