Urriaren 30ean, Barrikako ibilbide
geologikoa egin genuen Bio-Geo ikasgaia duten ikasleek, Mari Jose Zabalak,
Maider Etxebarriak eta nik, Eugenia Grijalvok.
Han dauden arrokak oso deformaturik daudenez, tolesak,
failak eta diaklasak izeneko deformazioak ikusi ahal izan genituen. Ikasle
batzuk guztiaz jabetu ziren, beste ikasle batzuk ez, ordea; hala ere, orokorrean, klase
praktika arrakastatsua izan dela esan dezaket.
Giro polita zegoen hondartzan. Beste ikastetxeko
ikas-talde bat ere handik zebilen, gu bezala, praktiketan. Argazkilari batzuk,
arrantzaleak eta pasiran zebiltzanak ere lasai-lasai zeuden inguruetan.
Bat-batean, ikasle batzuk urduri jarri ziren, geologiaz gain,
ipurdi batzuk ere ikusten zirelako: surflarienak! Marea behera aproposan izan
zen, eguraldia ona eta nahiz eta ura oso hotz egon, asko eta asko hurbildu ziren surf
egitera egun hartan.
Argazkian 4Ako ikasleak baino ez dira agiri, nahiz eta guztira 48 ikasle joan ziren.
Eugenia Grijalvo ( natur zientzietako irakaslea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario