Aurten ere Institutuko Mendi Taldea
martxan dago. Urriaren 28an izan zuten lehen irteera , Udalatx mendira.
Argazkietan ikus daitekeenez, lehen
mailako mutilek, hotz apur bat bai, baina ederto pasatu zuten, elur artean
urrian!
Taldean izena emateko, Institutuko zuzendaritza taldean galdetu; benetan ez zaizue damutuko. Batetik, hobe mendian gora giharrak sendotzen, kale bazterretan neuronak hondatzen baino; bestetik, gure Euskal Herriko paraje eta paisaia zoragarriekin gozatzeko aukera izan dezakezue; eta azkenik, lagunartean elkarrekiko harremanak estutzeko modu ezin hobea.
Anima zaitezte!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario