Gurekin
gaurkoan ikastetxea goitik behera egunero garbitu eta txukuntzen diguten lau
garbitzaileak Bego, Maite,Mertxe eta Mº Jesús
Haserre antzean
agertu zaizkigu isilean ari direlako haien lanaz baino gehiago egiten,
egunero-egunero nahita botatako zaborrak, zikindutako hormak eta sarraskitutako
bazterrak garbitzen dituztelako.
-Zenbat urte
daramatzazue institutua garbitzen?
Batzuk
institutua ireki zenetik gaude hemen lan egiten; baina beste bik, ordea, 10
urte besterik ez daramatzagu hemen.
Antolaketa
-Zenbaten
artean garbitzen duzue?
Lau emakumeren
artean garbitzen dugu.
-Zenbat ordu
ematen dituzue lanean?
Zazpi ordu
ematen ditugu. Eta horrekin soberan dugu, oso nekatuta amaitzen dugulako.
- Beste leku
batzuetan garbitzen duzue? adibidez, eskoletan edo beste leku batzuetan?
Ez,
institutuarekin nahiko daukagu , ez daukagu beste inon aritzeko astirik.
-Zertan datza
zuen lana institutuan?
Erratza
pasatzen dugu, zorua, behea, garbitu, zarama bildu, dena txukun utzi arte.
-Zer uste duzue
besteen zikinak garbitzeaz?
Gure lana dela,
baina baldintza batzuk jarrita. Uste dugu neurri edo mugak daudela, hau da, guk
ez dugu zertan inoren txiza, inoren listua, nahita eztandarazitako tinta...
garbitu. Gauza txarragoak ere badauden arren, uste dugu ez dela gure lana
ikasle zikinek apropos lurrera botatzen duten edozein zerrikeria garbitzea.
Azkenean, gure lana institutua mantentzean datza, baina muga batzuk kontuan
izanda.
Guri ez zaigu
axola besteen zikinkeria garbitzea, baina ikusten dugunean nahita egiten
dutela, ez zaigu batere gustatzen. bestek egiten duten lanagatik SELUKAKO
ERRESPETU EZA erakusten dutelako.
-Lan gogorra
da garbitzailea izatea?
Bai, lan
fisikoa delako, eta egunero mugimendu berdinak egin behar ditugulako; fregonak
,adibidez, asko pisatzen du. Azkenean ohitu egiten da bat lan hori egitera,
baina aukeran izango bagenu lan hau edo besteren bat, ez genuke
garbitzailearena hartuko, ez dagoelako guk egiten dugunagatik inolako
errespeturik.
-Zein da
institutuko tokirik zikinena? eta garbiena?
Komunak eta
sarrerak dira institutuko lekurik zikinenak, dudarik gabe. Eta garbienak
irakasleen bulegoak dira.
-Zuen artean
liskarrak egoten dira ze toki garbitu behar den aukera egiteko? Nola
banatzen duzue zuen arteko zeregina?
Ez dugu
liskarrik izaten, bakoitzak badaukalako bere tokia eta egunero toki bera
garbitzen duelako.
-Irakasleek
beti zikinak garela esaten digute, baina nola aurkitzen duzue irakasle gela?
Ba, egunen
arabera, batzuetan orri zatiak eta janari apurrak aurkitzen ditugu. Baina, orokorrean
ez dira oso zikinak.
- Gustuko
duzue edo nahiago zenukete beste lan batean lan egitea?
Guk ez genuen inoiz pentsatu garbitzaileak izango ginenik, baina lan hau aukeratu dugu eta
ahalik hoberen egiten saiatzen gara.
-Zein
iradokizun egin diezaiekezu zuzendaritza taldekoei, ikastetxearen egoerak
hobera egiteaz gain zuen lana erraz dadin?
Institututik
kartelak jartzea, irakasleei gogorarazteko ez dela zikindu behar. tutorial
modukoak zabaldu klasez klase haien jarrera eskasaz jabetu daitezen.
-Eman gure
ikasle-irakasleei aholkuren batzuk ikastetxeko garbi-ikuziaz arduratsuagoak
izan daitezen
Zakarrontziak
erabiltzea, eta garrantzitsuena institutua errespetatzea, eta gu ere
errespetatzea.
Garbitzaileen
adierazpenaren ostean zer hausnartu geratu zitzaigun barnean: ikasleak beti
gazte burugabe, errespetu gabe eta elkartasunik adierazten ez duten horiek
izango gara? Ez dugu uste hala denik! Badugu zer aldatu bestelakoa izan
dadin,badugu zertan kontzientziatu, guk zaintzen dugun tokia geure ondorengoei
utziko dieguna izango delako. Jarrera baikorrak ez dira etxe eremurako soilik,
bizitzako esparru guztietan zabaldu eta partekatu behar ditugunak baizik.
Ea denok
lurrean zaborrak, paperak edo beste zikinen bat ikusitakoan hartzen dugun
paperontzira botatzeko, nahiz eta gurea ez izan, guk ez bota edo guk
zikindutakoa ez izan.
Karmele Felipe / Ane Moraga / Xabi Aresti- Prentsa tailerra
No hay comentarios:
Publicar un comentario