Fernando Ruiz Arrigorriaga institutuko ingles irakasgaiko irakaslea dugu
Prentsako ikasleek bere bizitza nolakoa den eta zenbat bidaia egin dituen konta
dezan nahiko genuke; horretarako elkarrizketatxo bat prestatu diogu. Ea nola
erantzuten digun!!!!
-Ingeleseko klaseak ematea gustuko duzu ? Noiztik izan
duzu inglesarekiko interesa?
Gustuko dut,bai. Egia esan, ingelesak aukera
handiak ematen ditu gauza guztiei buruz hitz egiteko; askotan, mundu
osoari begira dagoen ate bat zabaltzen da. Ingelesa suspenditzen nuenetik izan
nuen interesa.
-Gaztea zinenean nota onak ateratzen zenituen ingelesean?
Ez, ez nuen hizkuntza ulertzen eta
hizkuntza eskolan hasi nintzen arratsaldez.
-Ingelesaz aparte ,beste hizkuntzaren bat
badakizu ? Zeintzuk ?
Gaztelania, euskera, frantsesa, italiera
eta alemaniera pixkat (erdi ahaztuta).
-Zelan da gaurko irakaskuntza?
Aldatzen ari da, teknologia berrien
eraginagatik; benetan, itzela da eta inork ez daki gure etorkizuna nolakoa
izango den.
-Gaurko eta lehengo ikasleen artean
alderik badago?
Orain ingelesaren maila altuagoa da.Gaur
egungo ikasleak mundu birtual batean bizi zarete eta entzuteko erraztasuna
galdu egin da.
-Zure bizitzan zehar asko bidaiatu duzu ?
Zenbat lekutara joan zara?
Bai, asko bidaiatu dut, 30 bat herritara:
Estatu Batuak, Kuba, Egipto…
-Zein da gehien gustatu zaizun lekua ? Zer
ikusi duzu bertan ?
Petra, Jordania herrialdean dagoen
nabateoen herri ia galdua, garai batean zetaren bidea egiten zutenentzat
atsedenleku aproposa
-Eta gutxien gustatu zaizuna ? Zergatik ez
zitzaizun gustatu ?
1985 Jugoslaviara joan ginenean, guztia
txarto atera zitzaigulako.Maletak galdu zitzaizkigun eta herriko jendea ez zen
oso gustokoa izaten gurekin.
Zein lekutan izan da denbora gehien egon
zarena ?
Polonian egon nitzenean, gutxi gorabehera
5 aste eman nituen han .
-Zer nahiago duzu bakarrik ala norbaitekin
bidaiatzea?
Beti jendearekin,lagunekin… Gehienetan
lagunekin.
-Joan zaren lekuetatik oroigarriren bat
ekarri duzu ? Zein da gehien gustatu zaizuna?
Bai bereziena Laosen botila bat erosi
nuen, barruan badago kobra txiki bat eta bere ahoan badauka eskorpioi bat,
baina ez naiz inoiz edatera ausartu.
-Saskibaloian noizbait jolastu
zarela ere badakigu.Pozik sentitzen zinen jolasten zinenean ? Zenbat urterekin
hasi zinen eta noiz utzi zenuen ?
Hamalau urterekin hasi nintzen, oso altua
nintzelako.Urte politak izan dira eta oso pozik sentitu naiz.30 urterarte egon
nintzen jolasten talde batean. Gero lagunen artean jolasten jarraitu nuen.
-Zer gertatu zitzaizun saskibaloia uzteko?
Belaunean min hartu eta lesioa izan nuen.
-Zein tokitan jokatzen zenuen ? Zure gustukoa zen toki
hori ? Zer ustez jokalari ona zinen edo
besteak bezalakoa ?
Pibota nintzen baina ez nuen gustukoa. Nire ustez, ez
zen nire kirola, hori bai gaur egungo perspektibarekin kirolik gustokoena
atletismoa litzateke.
Eta hau izan da dana , eskerrik asko.
Ane Moraga eta Mikel Castro- Prentsa tailerra
No hay comentarios:
Publicar un comentario