Ikasleak zurekin ondo portatzen dira?
Nire ustez, bai. Dena den, normalean portaerarena
elkarrekikoa izaten da; hau da, ni beraiekin ondo portatzen banaiz ikasleak ere
nirekin ondo portatuko dira orokorrean.
Txikitatik nahi zenuen irakaslea
izan? Horrela ez bada zer izan nahi zenuen? eta zergatik amaitu duzu
irakaslea izaten?
Txikitan beste interes batzuk izaten nituen (jan,
jolastu…) eta batez ere Athletic taldeko futbolaria izan nahi nuen. Baina
Bilboko Errekalde auzoko institutuan ikasten nengoenean irakurtzea asko
gustatzen zitzaidan, eta klaseak ematen oso originala zen Literatura irakasle
bat neukan. Horrela hasi zen dena.
Beste institutu batera joateko aukera izango
bazenu aldatuko zinateke? zergatik?
Ez, ez nintzateke aldatuko; ezta pentsatu ere. Beste
institutu asko ezagutzen ditut, baina hemen bezain ondo eta gustura ez naiz
inon egon.
Zenbat urte daramatzazu
irakasle lanetan? Eta institutu honetan? Zein beste institututan egon
zara lanean?
Irakasle moduan 23 urte daramatzat gutxi
gorabehera. Hemen 5 urte baino gehiago daramatzat; hau nire seigarren
ikasturtea da.
Beste institutu askotan egon naiz,
adibidez Balmasedan, Bermeon, Arratzun, Derion, Erandion, Basauriko Bidebietan
eta Bilboko Gabriel Arestin, Zurbaranbarriko Ignacio Ellacurian, Atxurin...
Beste ikasgairen bat eman
duzu? Zergatik duzu gustuko gaztelania?
Behin baino gehiagotan Latina, Musika,
Etika, Etorkinentzako Gaztelania eta Euskara eman ditut.
Gaztelania nire ama-hizkuntza da eta, lehenago esan dudanez,
irakurtzea asko gustatzen zait. Horrexegatik daukat gustuko gaztelania.
Lan gogorra da?
Lana gustatzen bazaizu, ez da hain gogorra. Hala ere, nire
ustez, komentarioak eta azterketak zuzentzea da gogorrena.
Txikia zinenean zein eskolatan ikasi zenuen? eta
unibertsitatean? non ikasi zenuen euskeraz hitz egiten?
Txikitan Leioako Askartza Ikastetxean ikasi nuen. Gero
Bilboko Errekalde auzoko Institutura joan nintzen, eta handik Gasteizko Euskal
Herriko Unibertsitatera, “Filología Románica” ikastera.
Bestalde, Bilboko Juan Mateo Zabala eta Ulibarri
euskaltegietan ikasi nuen euskaraz hitz egiten, baita nire emaztegaiari esker
ere (bera Zornotzakoa eta euskaldun zaharra da).
Noizbait ikasleren bat begiko izan duzu? eta begitan hartu?
Bai, noizbait ikasle bati pilota konfiskatu egin diot. Je je.
Txantxak alde batera utzita, normala da ikasle batzuekin beste batzuekin baino
“feeling” handioagoa izatea, baina saiatu behar dugu horrek gure zuzenketetan
eta erabakietan eraginik ez izaten.
Gustatzen zaizu zuri pelota egitea? Zergatik?
Niri benetan gustatzen zaidana ikasleak, eta jendea
orokorrean, zintzoak izatea da. Ez zait gustatzen hipokrisia edo itxurakeria.
Kontatuko diguzu irakasle moduan gertatu zaizun pasadizo
barregarriren bat?
Egia esan, ez dut uste behin batean Balmasedako
Institutuan gertatutakoa barregarria izan zenik (penagarria bai), baina
kontatuko dut. Azterketa batean izan zen. Ikasle bati hasieratik nabaritzen
zitzaion oso urduri zegoela. Denboraren erdia pasata, ikaslea altxatu zen eta
beste orri bat eskatzen hurbildu zitzaidanean, ez zen konturatu, edo
ahaztu zitzaion, luzatzen zidan eskuan (ahurrean hain zuzen ere) txuleta
galanta idatzita zeukala.
Orain zuk dituzun gustuko galderak egingo dizkizugu:
Zer nahiago duzu pelikulak ikustea edo liburuak irakurtzea?
zein da zure gustukoen filma? eta gehien gustatzen zaizun liburua? Kirola egitea atsegin duzu?Zein?
Biak gustatzen zaizkit, pelikulak eta liburuak. Beharbada
nahiago dut liburuak irakurtzea. Pelikula asko dira nire gustukoenak, adibidez
“L. A. Confidential”;baina azkenetarikoetan “Cruce de caminos” asko gustatu
zait. Nire gustukoen liburua aukeratzea zailagoa da. Idazle bat aukeratuko dut:
Paul Auster.
Kirola egitea ere oso atsegin dut: tenisa, korrika eta, batez
ere, areto futbola (“fútbol sala”).
Dena den, nire zaletasun handiena -nahiz eta horretaz ez
galdetu- musika entzutea da.
Futbola gustatzen zaizu?
Praktikatzea ala telebistatik ikustea? Zein da zure futbol talderik gustukoena
eta txikitan zenuen gustukoa?
Bai, futbola gustatzen zait, eta nahiago
du pratikatzea telebistan ikustea baino. Larunbatero areto futbola praktikatzen
dut. Nire taldea Athletic-a izan da betidanik; ez ahaztu bilbotar hutsa
naizela.
Eskerrik asko gure
galdereei erantzuteagatik, hurrengora arte.
Ez horregatik, oso elkarrizketa atsegina izan da. ¡Klasean
ikusiko dugu elkar!
No hay comentarios:
Publicar un comentario