Institutuan irrati saioa egiten ari diren ikasleak badaudela
entzun dugu eta interesgarria iruditu zaigu haiei elkarrizketa egitea. Ea zer
kontatzen diguten!!
Momentuz igandeetan eguerdiko 13:00etatik-14:00etara baino
ez dute emititzen, baina seguruenik laster emisioak aldatu behar izango
dituzte. Benetako irrati batean parte hartzea zer den jakin dezaten
sartu dira bigarreneko ikasle batzuk tailer horretan Prentsa tailerreko
zenbait ikaslek Irrati Tailerreko Xabi Arestiri egingo diogu elkarrrizketa,
poroeiktu baten buru eta arima baita.
-Zenbat urte dituzu eta nongoa zara?
14 urte ditut eta Arrigorriagakoa naiz.
-Irratia
gustuko duzu?
Bai, komunikabideen mundua da gehien gustatzen zaidan arloa, irratia, telebista
baita aldizkariak ere.
-Irratia
asko entzuten duzu
Bai,
goizean batez ere entzuten dut irratia, mundu osoan gertatzen diren
gertaeren berri izateko .
- Nondik atera zenuen irratsaioan ibiltzeko ideia?
- Nondik atera zenuen irratsaioan ibiltzeko ideia?
Bada,
orain dela pare bat urte hasi nintzen interesa jartzen interneten bidezko
komunikabideen munduan, irratsaio bat egiteko informazioaren bila.
Hasieran Arrigorriagako gaztegunearekin ibili ginen elkarlanean Arrigorriagako
udalari proiektu bat bidaltzeko asmoz, baina dirulaguntzaren ezetza eman
ondoren, proiektua gure kabuz aurrera eramatea pentsatu genuen.
Ondoren, gure kabuz lehiaketetan parte hartzen hasi ginen diru laguntzak
jasotzeko. Oraindik ez dugu bat ere irabazi, nahiz eta ez dugun esperantza
galtzen.
-
Eta zertaz hitz egiten duzue zuen irratian?
Denetarik
hitz egin daiteke, interkulturalitatea, politikarekin zerikusia duten gaiei
buruz etab...
-
Zure ustez zure adineko neska-mutilek zer dute gustuko ?
Nire
adineko gazte guztiek gustu ezberdinak dituzte ,noski. Horrexegatik nik sortu
nuen irrati programaren barruan saio berezi bat sortu genuen, herriaren ahotsa
deritzona. Gazteek entzun nahi duten gaiei buruzko informazioa lortzeko aukera
ematen diegu. Horretarako egin behar dena da gure helbide elektronikora
(info@arguiairratia.comoj.com) mezu bat bidali, zein gairi buruz hitz
egin dezagun nahi duten adierazteko; guk informazio egokia aurkitu ondoren,
irratsaioan eztabaidatzeko aukera izan dezakegu..
-
Zer izan nahi duzu nagusitan?
Beno,
Irratian lan egitea ondo egongo litzateke baina ekonomikoki ez
dakidanez ondo aterako den, oraindik zalantzak ditut. Ez dakit zer izango
naizen nagusia izatean, baina Irrati batean partaide bezala egotea ondo
egongo litzateke.
- Irrati saioek zure bizitza aldatu dute ala dena doa berdin?
Aldatu…
ez, baina arazoak izan ditut. Institutuko ikasteko orduak, arratsaldekotako
ekintzat eta irratiak behar duen denborak arazoak ekarri dizkit, lana pilatu
egin zaidalako. Baina uste dut merezi duela.
Eskerrak eman nahi dizkiet gure entzuleei, oso zaila egin zaigulako proiektu osoa aurrera eramatea, asko ez bada ere,zuek bidalitako proposamenak jasotzeko prest gaudela adierazi nahi dizuegu eta nahi dituzuen gaiei buruz hitz egin dezakegula.
Arguia irratia entzun nahi baduzu, aurreko estekan klikatu.
Irratiari lotutako aldizkaria ere badu; jarraitzekotan
http://www.arguiaaldizkaria.uni.me/
Asier Roman eta Julen Barcenilla (prentsa tailerra)
Arguia irratia entzun nahi baduzu, aurreko estekan klikatu.
Irratiari lotutako aldizkaria ere badu; jarraitzekotan
http://www.arguiaaldizkaria.uni.me/
Asier Roman eta Julen Barcenilla (prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario