Maiatzaren 22an Valderejoko Parke Naturalera txangoa
egin genuen 4. mailako Biologia eta Geologia ikasgaiko ikasleekin.
Parkea ez da oso handia eta egun batean ondo ikus
daitezke bertako berezitasunak. Batetik, nabarmen geratu zitzaigun bertako
klima ez dela Arrigorriagakoa bezalakoa, hemen euria ahalean ari zen bitartean, han
eguzkia ere ikusi genuen.
Lehenik eta behin, baso mota ezberdinak nola banatzen
diren ikusi genuen, goiko aldean pagadiak eta behekoan pinudiak.
San Lorenzo
ermita ere ikusi genuen urrunetik.
Kareharrizko labarretan zizelkatutako saien kabia
naturalak ere ikus zitezkeen
Valderejoko Parkeak antiforme bat osatzen duela ere ikasi genuen, kareharrizko geruzak parkearen albo banatan adierazten duen moduan. Baina antiformearen erdiko aldetik ibaia igarotzearen ondorioz, antiforme hori alderanztu egin da, eta antiformearen punturik altuena izan behar zena gaur egun ibaiaren harana da, eta beraz, punturik baxuena.
- Pagadiak aldiz, behe-baso pobrea duela, pagoek
eguzki-izpiei ez baitiete pasatzen uzten.
- Azkenik, hegoaldeko magalean eta kareharriaren
gainean, lurzorua fina den eremuetan artadia hazten dela ikasi genuen.
- Azkenik ibai-ertzeko landaretza berezia dela ohartu
ginen: makalak, ametzak..
Hainbat motatako loreak ikusi genituen :
elorri beltza eta sagarrondoa loretan
Azkenik, landareen sustraiek eragiten duten higadura ikusi genuen, eta baita trabertino motako kareharriak ere.
Hainbat motatako loreak ikusi genituen :
elorri beltza eta sagarrondoa loretan
Santo Tomas
egunean hain famatua den miura zuhaitzetan nola hazten den ere ikusi
genuen
Azkenik, landareen sustraiek eragiten duten higadura ikusi genuen, eta baita trabertino motako kareharriak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario