Ibilaldia Bizkaiko ikastolen
jaia da. 1978an antolatu zuten Getxon
lehenengo aldiz Uribe Kostako ikastolek. Ondoren, 1980az
geroztik, urteroko hitzordua bilakatu da Bizkaiko hainbat herritan. Aurten
Gernikako Seber Altube ikastolari egokitu zaio antolaketa "Euskeraren biozfera" lemapean.
Ibilaldiaren web orrian aurkituko duzue nahi adina informazio, garraio,
salmenta, kontzertu, ibilbide, egitarau eta inguruko enparauen gainean; Bestetk, jakin ezazue, jasoko
duten dirua ikastolako eraikinak eraberritzen erabiltzeko asmoa dutela.
Beraz, badakizue, gogoa izanez gero, hartu Gernika ederrerako bidaia, trenez,
autobusez edo autoz, eta gozatu egunaz, lagunez, inguruko jarduerez eta batez
ere EUSKARAZ BIZI.
Ea eguraldiak laguntzen duen ibilaldia osorik egin ahal izateko. Han ikusiko dugu elkar.
Ondorengo taldeen kotzertuak ikusi eta alaitu nahi badituzue, ez hutsik egin:
-Gose (Urdaibai)
- Esne Beltza (Urdaibai)
- The Uski´s (Urdaibai)
- Arrutiko Intxaurrak (Urdaibai)
- Itziarren Semeak (Ikastola)
- Anje Duhalde (Lurgorri)
- Esne Beltza (Urdaibai)
- The Uski´s (Urdaibai)
- Arrutiko Intxaurrak (Urdaibai)
- Itziarren Semeak (Ikastola)
- Anje Duhalde (Lurgorri)
Hementxe segidan han aurkituko ditzuen ekitaldien programa:
Ondo-ondo pasatu!!!!!!
Beitu ze ondo pasatu genuen Gernikako zelaietatik gora eta behera, ahuntzen antzera REDIOOOOOO!!!!! ZE ONDO PASATU GENUEN !!!! HURA ZEN GIROA !!!! Begiratu bestela, Argiñe Ceballos ze ondo konpontzen den Oihan Veagrekin taula gainean !!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario