San Tomas eguna abenduaren 21ean ospatzen da Euskal Herri osoan; egun oso
garrantzitsua dugu Donostian, Bilbon, Azpeitian etab. Jatorriz, XIX. mendean sortu zen, baserritar asko, maizter baserrietan bizi zirenean, aldiro errenta
ordaindu behar ziotelako nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko eguna hasieran
San Martin (azaroaren 11) izaten bazen, azkenean San Tomas eguneraino luzatzen
zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera,
eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak,
oilaskoak,odolosteak,...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.
Denborak
aurrera egin ahala, ohitura hori tradizio bilakatu da. Salmentan eskainitako
barazkiak, fruta eta animalien jakiak postuetan eskaintzen dituzte
baserritarrek. Bilbon, adibidez, Areatzan eta Plaza Barrian jartzen dira;
Donostian Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza eta Alde Zaharreko beste leku
batzuk ere hartzen dituzte.
Merkatuetan
baserriko produktuak erosten eta probatzen ditugu, gehien probatzen dena taloa
eta txakolina dira.
Arrasaten,
adibidez tradizio handikoak dira Santamasak, XIV.mendetik egiten dira, Pedro I krudelak, Gaztelako erregeak, 1351an baimendu eta legeztatu zituenetik, eta
horregatik esaten da Gipuzkoako jai egunik zaharrena dela. Hasieran, bere iraupena hiru
egunekoa izaten zen, 21, 22 eta 23an; gaur egun, ordea, 21an bakarrik egiten da
.
Eta, gurean, urteetako
tradizioari jarraituz, aurten ere baditugu hainbat ekitaldi. Beti bezala, Gabon
aurreko azken klase eguna abenduaren 21a suertatzen bada, primeran;
ez bada, ez du ardurarik, berdin-berdin emango diogu agurra urtearen azkeneko
klase egunei, behar den moduan zelebratzeko. Talorik ez badugu ere, oso gozoak
diren txorizo bokatak eta turroi zatiak eskaintzen dizkiegu ikasleei, eta
ondoko egitarauan ikusten denez, ez dugu ezer falta: bertsolariak ( aurten
Arkaitz Estiballes izango da gurekin), dantza ekitaldiak, mus eta esku pilota
txapelketak....,
Ondo-ondo
pasa, giroa epeldu eta gozatu egoeraz hurrengo urtean indarberriturik
bueltatzeko
No hay comentarios:
Publicar un comentario