Bio Geo ikasten duten ikasleak eta 3 irakasle Barrikara joan ginen urriaren 18an. Egun horretan marea baxua zegoenez goizeko
11:00ak inguruan, arroketatik ibiltzeko une egokia izan zitekeela iruditu zitzaigun.
Denbora tarteak kalkulatu genituen Barrikako hondartzan
zehar zenbait tokitan behaketak egiteko.
Itsalabarretik jaisteko pila bat eskailera daude, beheruntz erraz egiten direnak; ez, ordea, geroago, gorantz joateko! Barrikako hondartzaren inguruak arroka oso
deformatuez beterik daude: tolestuta, apurtuta, eta horixe bera zen ikasleek zehaztu behar izan zutena .
Ondo prestaturik joan arren, ikasle bi jausi zitzaizkigun; kolpe
handiak hartu zutela eman bazuen ere, egia esan, ez ziren apenas kexatu.
Arin ibili behar izan genuen 6 edo 7 geldiune aztertzeko.
Eskaileretatik jaitsi eta eskumatara: toles-failak, toles bat eta txarnela bat
ikusi genituen.
Eskaileretara itzulirik, atseden txikia hartu eta berriz abiatu
ginen akordeoi itxurako tolesak behatzera; ordu erdiko ibilaldia egin ondoren,
neketsu, haitzetatik salto eginez-edo, gure helburura heldu ginen. Hor neurtu
behar izan zituzten arroken geruzen okermendua eta norabidea, iparrorratza
erabiliz.
Batzuk kexaka ea arrokak behatzeko merezi ote zuen
txangoak…..eta beste batzuk harrituta nudistak ikusi genituelako, "ke
asko" ere entzun genuen……eta surfzaleak zirenez…"zelako gorputzak!"
Gehienek onartu zuten beharrezkoa dela kalera joatea
ikasgaia gureganatzeko, teoria gauza bat dela eta natura bertatik bertara aztertzea bestelakoa dela.
Hurrengo urtean berdin, edo akaso hobeto!
No hay comentarios:
Publicar un comentario