Opor aurreko egun bateko arratsaldez azaldu zitzaigun Xabier Mendiguren idazlea. 3DBHko ikasle gehienek "Obsexuen kluba" izeneko liburua irakurria zutenez, eskatu egin genuen abian dagoen "Idazleak Ikastetxean" programako idazleen artetik hura etor zekigun. Hanka-sartze txikia izan genuen; izan ere, arratsaldeko klase-ordua bat besterik ez denez, DBHko ikasle guztiak batera sartu behar izan genituen, nahiz eta jakin ez dela gomendagarria 40 ikasletik gorako taldea izan dadin. Horregatik, barkamenak eskatu nahi dizkiogu Xabier Mendigureni, hasieran susto itzela hartu baitzuen hainbesteren aurrean hitz egin behar izateagatik.
Baina, arazoak arazo, dena primeran joan zen. Ikasleek, gainera, idazleak planteatu zizkien galderei ederto erantzun ez ezik, hainbat galdera ere egin zizkioten Mendigureni idazte prozesuari buruz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario