Euskal Herriko
antzinako tradizioari loturik, herri txikietan nahiz hirietan ospatzen diren
inauteriak egiten dira. Herri eta egun desberdinetan ospatzen diren erromatar
garaitik datozkigun jaiak dira.
Eta Noiz ospatzen dira?
Garizuma aurretik ospatzen dira tradizio katolikoa duten herrietan bereziki.
Erdal hitzaren jatorria latinetik datorela ikus dezakezue: Carnaval hitza=
Carne (haragi) levare(utzi). Hala bizkaierazko hitzaren jatorriak esanahi
antzekoa luke: aratuzteak (haragia jateari utziko zaion aldia, eta inautek
"inausi", kimaketaz izango luke zerikusia, udaberriaren etorrera
ospatzeko garaiaz
Ikusgarriak eta
ikaragarriak dira egiten diren kalejirak, dantzak, danborradak, antzerkiak,
jolasak etab. Hemen herri batzuk aipatuko dizkizuegu, ea zer deritzozuen!!
zangozaikastola5.blogspot.com |
Bizkaian: Mundaka eta
Markinakoak dira aipagarrienak.
Mundakan igande inauterian,
gizon eta mutil talde handi bat (atorrak) kaleratzen da, musika jotzen
eta abesten. Zuriz jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren
zuzendaria izan ezik. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta
papilote handiak pintatzen dituzte haien aurpegietan.
Markinan inauteri ospakizun bereziak daude. Zahagi
dantza da ezagunena zortzi lagunen artean egiten dena. Horien aurretik hartzaren
pertsonaia ibiltzen da, zaintzaile batekin, inguruko jendea izutzen. Antzara-jokoa
ere zaldi gainean egiten den ikuskizun polita duzue.
Zuberoan: neguko maskaradak
dira bereizgarrienak. Maskaradetan dantza ibiltariak, jolasak, txantxak,
janzkera deigarriak, herriaren parte-hartzea, erakusketak, lanbideen
antzezpenak, arraza baztertuen antzezpenak, eta musikarekin biltzen dira kalez
kale. Bi talde ia antagonikoetan banatzen dira: batetik gorriak ditugu,
dotore jantzita daude, ordenatuak dira eta dantzaren pauso eta mugimenduetan
txukunak; eta, bestetik beltzak ditugu, desordenatuak eta
maltzurrak direnak, ibiltariak zirikatzen dituzte, oihu egiten dute eta,
noizean behin, barrikadak egiten dituzte.
Nafarroan: Lantz ,Unanue,
Ituren eta Zubieta dira aipagarrienak, itzelezko jaiak egiten baitituzte.
Lantzen astelehen eta astearte
inauterian izaten da festa. Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot,
Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru
bat metroko panpina da. Asteartean enparantzara eramaten dute Txatxoez
inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botatzen dute
erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren gorpuarekin. Zortzikoa dantzatzen
da suaren inguruan.
Unanun, Mamoxarroak zuriz jantzitako gazteak dira,
gerriko beltz edo gorriz, eta kriskitinak soinean, aurpegia
metalezko maskara batez estalita; inaute-astearteko arratsaldean
kalera irteten dira makilaz armaturik, kalean harrapatzen duten edonor
jotzeko. Muttuak emakumez jantzitako pertsonaiak dira,
gehienak makilaz armaturik baina kolore biziekin jantzita eta kriskitinik
gabe; herri afari batez bukatzen da inauteria. (erabili.com-etik hartuta eta
moldatua)
Ituren eta Zubietan Joalduna edo zanpantzarrak
dira pertsonaia tradizionalak. Herri bateko eta bestekoen janzkera desberdina da:
iturengoek ardi-larru bikoitza eta zapi gorriak daramatzate soinean;
Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute
isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano horri Ttuntturroa
esaten zaio. Horregatik ematen zaie joaldunek “Ttuntturroak” izena.
Gipuzkoan, Donostia eta Tolosa
dira ezagunenak, eta gaur egun jende asko eta asko joaten da bi herri
horietara.
Donostian: 1814 urtetik ospatzen dira,
lehenengo erreferentzia historikoen arabera, konpartsa eta karrozen
desfileekin, bereziki. 1924 urtean jokoa eta mozorroak debekatu eta frankismoaren garaia bukaturik,
1978 urtean hasi ziren berriz ere. Kaldereroen festa da entzutetsuena
Tolosan Inauteriak baserri
giroari esker mantendu dira. Aipagarriak ostegun gizen eta ostiral
melar egunak. Tolosa bera mozorro izugarria bihurtzen da. Zezenketak,
karrozen desfileak, konpartsak, lehiaketak eta abarrek sekulako giro alai eta
zaratatsua ematen diote herriari, Tolosa erreferentziako hiri-inauteri bilakatu
dutena.
Araban Zalduondoko jaiak dira
entzutetsuenak Markitos pertsonaiarekin, traje beltza eta gorbata eta
guztiz jantziriko panpinak arrautza azalez egindako lepokoa darama; asto baten gainean
paseatzen dute herri osoan zehar, gero sei metro luzeko makila baten puntan
orduetan uzten dutelarik. Azkenik arratsaldeko saioan epaiketa egiten diote
Markitos errudunari.
Aipatutako
herri eta hiriez gain, gaur egun nonahi dauzkagu desfile, dantza, antzerki eta
abar, negu gordinari agur esateko prest, natura bere lozorrotik esna dadin,
antzinakoek egiten zutenaren antzera. Mozorroturik joatea da tokietako bazter
guztietan jendeari gehien gustatzen zaiona. Gure ikastetxean ere, nahiz eta
ekitaldi berezirik egin ez, ikasleek arratsaldean eta ondorengo egunetan biziko
dutenearen keinu txikiak utzi dizkigute, nahi izan duten erara jantzita
etorririk. Imajinazioa ez dute falta!!!!!
Aroa Elvira eta Julen Barcenilla
Lan polita eta interesgarria!
ResponderEliminarartikulu itzela!!!! ;)
ResponderEliminar