http://imagenesfotos.com/fotos-de-parkour/ |
Parkourra kaleko kirol bat da, eta kirol hori praktikatzen duen
pertsonari “traceur” deitzen zaio. Kirola kalean aurkitzen dituzun oztopoak
gainditzean eta ahalik eta truku harrigarrienak egitean datza. Librea da kirola,
hau da, arauak egiten duenak jartzen ditu. Bakoitzak parkourra bere erara ikusten du: batzuentzat bere bizitzaren ardatz da; beste batzuentzat kirolik gustukoena; eta hainbatek zentzugabeko kirola dela pentsatzen du.
Traceur onak
ez dio inoiz jendeari trabarik egiten; inoiz ez du bere bizitza arriskuan jarri behar salto batean
ziurtasunik ez duenean.
Traceur batek
daraman arropak erosoa behar du
izan, eta kirola egiteko zapatilak gomazko zola potoloa duten zapatilak badira, hobe. Horrela saltoak egitean
min txikiagoa sentituko du jauzia egindakoan.
Parkourra kirol librea denez mota guztietako
saltuak, jauziak egin daitezke, airean maiz, beste objektu baten gainetik beste batzuetan. Objektu gainean egin daitezkeen mugimendu nabarmenak:
"katua", "rompemuñecas", "pasavallas",
"360º" dira. Edozelan, kontura zaitezten mugimendu eta ariketen
garratziaz sartu ondoko orrialdean sekulakoak egiteko gaitasuna duen jendea
ikus dezazuen: http://imagenesfotos.com/fotos-de-parkour/
Eta, noski, kirol honetan ere, beste askotan bezala, badauzkagu trebeak eta
jaioak diren ikasleak gurean. Kalidade onekoa ez bada ere, nahiko dexente
atzematen da gure mutikoen gaitasuna. Ah! galdetuko didazue nortzuk diren, ba
hor doa haien izena: Asier Roman, Mikel Alday, Joseba Ugalde eta Jose Antonio
Cruces, denak 3 DBHko ikasle jatorrak.
Asier Roman eta Aroa Elvira (prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario