Non jaio zinen? Gustatzen zitzaizun zure herria? Zergatik?
Ni
Kinshasa deituriko herri handia batean jaio nintzen. Oso gustukoa neukan lekua hondartza handia bat daukalako, eta mendi txiki asko ere bai. Nire familia
betidanik bizi izan da herri horretan, nire osaba bat izan ezik, lanarengatik
mugitu behar izan zuelako. Baina, herriko zerbait aukeratu beharko banu, hondartza izango litzateke, ze momentu izugarriak pasatu baititut han, txikia nintzenan familiarekin eta lagunekin ere bai.
Klasera
joaten zinen? Azal iezaguzu nolakoa zen zure eskola. Bai,
eskolara joaten nintzen. Bi urterekin hasi nintzen herriko eskolan. Jende asko
joaten zen, hemengo institutuan gertatzen den bezala. Uniforme urdina generaman denok, neskak eta mutilak. Gainera,
zazpi eta erdietan hasten ziren klaseak eta hamabietan bukatzen ziren. Izan ere, han
hamabietatik aurrera bero itzela egiten du eta kalte egiten du eguerdiko orduetako sargoriak .
Zer
egiten zenuen eskolatik irtetean?
Eskola
amaitu ostean, gehienetan etxera bueltatzen nintzen etxeko lanak egiteko eta
bukatu ostean, lagunekin ateratzen nintzen kalean. Beste batzuetan klase partilularretata joaten nintzen ez nintzelako oso ona eskolan. Gainera,
dantza klaseetara ere joaten nintzen oso gustuko dudalako dantza.
Oraindik jarraitzen duzu dantza egiten?
Bai, hemen nagoen arren, dantzatzen jarraitzen dut, asko gustatzen baitzait; nire
bizitzan garrantzia duen zerbait da. Ez da berdina han egiten nuena eta hemen egiten dudana ; izan ere, han oso majua eta ona zen irakasle bat neukan eta
asko laguntzen zidan; okerrak zuzentzen, koreografia hobeak egiten eta
sortzen... Orain, ordea, nire etxean bakarrik egin behar dut nire anaiarekin, neure pausu pertsonalak sortzen ditut.
Han
lagun asko zenituen? Eta neskalagunik?
Lagun
asko nituen, denak zeuden niri laguntzeko prest eta oso alaiak eta majuak
ziren. Asko nabari dut haien hutsunea. Bai, neskalgun bi izan nituen: lehenengoak Leticia zuen izena eta neskarik ederrena zen han. Ondoren Pameli
izeneko neskatxa batekin hasi nintzen Leticiarekin amaitu bezain laster.
Pameli ez zen Leticia baino ederragoa baina askoz gehiago gustatzen zitzaidan oso pertsona majua zelako.
Han
norekin bizi zinen?
Kinshasan
neure ama eta anaiarekin bizi nintzen. Lehenengotan, pisu batean
bizitzeko eskaintza egin ziguten baina nire amari ez zitzaion idea ona iruditu
eta bila jarraitu genuen. Azkenean, Txalet handia aurkitu genuen eta han
bizi izan ginen urteetan. Nire familia osoa ere Kinshasan bizin zen: aitona-amonak, lehengusu-lehengusinak, etb… Nire osaba bat izan ezik, 20km-ra zegoen
herri baten bizi zenez, batzuetan bisita egitera joaten gintzaizkion.
Nola
esan zizun zure amak hona etorriko zinela?
Nik ez nekien ezer, inork ez zidan ezer ere kontatu. Egun batean, eskolatik etxerakoan, nire amak esan
zidan egun horretan ez nintzela aterako, eta maletak egiten hasteko. Ni harrituta geratu
nintzen eta galdetu egin nion zergatik egin behar nuen maleta; ez zidan erantzun. Nire ama, anaia eta hirurok autoan sartu ginen, arropa denda batera heltzean, arropa berria erosteko. Ondoren, aireporturako bidea hartu genuen eta orduan esan zigun amak Europara joango ginela geure aita ikustera.
Inoiz
egin duzu bidaiarik? Ondo iruditu zitzaizun hona etortzeak?
Ez,
bakarrik Kongotik Belgikara eta Belgikatik Arrigorriagara. Bai, oso ondo iruditu
zitzaidan esan dezakedalako ez nuela nire aita ezagutzen; nik bi urte nituelarik etorri zen
hona lanagatik . Horregatik ilusio handia egin zidan. Gainera, azal zuridun jendea ezagutzeko eta lagunak izateko gogoa nuen han jende gutxi baita azal zuriduna eta gainera beltzengandik aparte bizi dira. Nolakoak zareten jakiteko irrikan nengoen.
Arrigorriaga gustatu
zaizu? Zailtasunik izan duzu hizkuntza ikasteko? Eta
lagunak egiteko? Hemengo neskak, nolakoak dira?
Bai, Arrigorriaga gustatu zait mendi asko dagoelako, nahiz eta Kinshasa askoz gehiago gustatzen
zaidan . Gainera, hona etorri baino lehen pentsatzen nuen Europa oso
herrialde garatua eta ezberdina izango zela, baina hona etortzean, Kinshasa-ren
antzekoa dela ikusi dut. Gaztelania ikasteko ez dut zailtasun handirik izan; gainera kalean
lagunekin ere gaztelaniaz hitz egiten dugu, baina euskera ikasteko zailtasun
handiak izan ditut. Lehenengotan lagunak egiteko ere zailtasunak izan nituen, batik bat hizkuntza ez nuelako ulertzen. Orain ez daukat inolako arazorik.
Neskak ere oso politak dira, baina sekretutxo bat esatea nahi baduzue, nahiago ditut Arrigorriagako neskak
Zaratamokoak eta Ugaokoak baino!
Maite Atutxa eta Oier Chico (prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario