Aurten Durangoko azokak 46. edizioa bete du. Ohiko jendetzak izan ez badira ere, antolatzaileak pozarren dira 100.000 pertsonatik gora hurbildu direlako liburuz eta diskaz beteriko estandetara. Liburuetan arrakastarik gehien izan duena, egunkarien arabera, Harkaitz Canoren "Twist" eta Joseba Sarrionandiaren "Moroak gara behelaino artean"; musikan gehien saldu dena Berri Txarrak taldearen "Harian". Horretaz gainera, Ahotsenea eta Irudienea izeneko karpa berrietan ere saldoka azaldu da jendea proiektu zein hitzaldi edo ekimenetara.
Gure ikastetxeko bigarren mailako ikasleak ere hurbildu ziren, aspaldiko partez egiteko daukagun ohiturari jarraituz, . Han bertatik bertara ikusi ahal izan genituen modan eta arrakasta gehien duten idazleak zein musikariak, azpiko argazkietan ikus dezakezuenez: Unai Elorriaga, Pako Aristi, Gotzon Barandiaran, Xabier Mendiguren, Fernando Morillo...
Azokak azoka, gure asmoa ez da euskal kulturaraz -liburuez, diskaz- urteko tarte labur honetan soilik gozatzea, egunero jardungo dugu ekinean argitaratzen den zer edo zer hori irakurri eta entzuten, urteko edozein sasoitan.
ze morro! eta gu institutuan :(
ResponderEliminar